From Wikipedia, the free encyclopedia
Papagai bulargrisa (Myiopsitta monachus) Psittacidae familian sailkatua dagoen papagai berde eta bulargrisa da. Moko horia du eta kopeta ere grisa. Gainalde berdea du, hego berde-urdinak eta sabelalde berde-horizka. Oro har oso homogeneoa den papagaien artean salbuespen dira Myiopsitta generoko bi espezieak, bular eta kopeta grisa duten bakarrak direlako ia 400 espezie dituen talde zabal honetan.
Papagai bulargris | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Psittaciformes |
Familia | Psittacidae |
Generoa | Myiopsitta |
Espeziea | Myiopsitta monachus (Boddaert, 1783)[2]
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | eguneko |
Papagai bulargrisa Hego Amerikako lurralde zabal batean bizi da, besteak beste Argentinan, Uruguain, Bolivian, Brasilen eta Paraguain. 20-30 urteko bizi iraupena dute[3].
Munduko beste leku batzuetara ere iritsi da gizakiak eramanda. Etxeetan hazteko ere saldu izan da eta ihes egindako aleek populazio egonkorrak sortu dituzte Ipar Amerikako eta Europako hainbat herrialdetan, egoera eta leku berrietara oso erraz moldatzen den espeziea baita. Espezie exotiko inbaditzaile bezala sailkatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.