From Wikipedia, the free encyclopedia
Mustafa Barzani (kurdueraz: مستهفا بارزانی Mistefa Barzanî) (Barzan, Otomandar Inperioa; egungo KRG, Irak, 1903eko martxoaren 14a - Washington, AEB, 1979ko martxoaren 1a), Mullah Mustafa moduan ere ezaguna, buruzagi kurdua izan zen
Mustafa Barzani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barzan (en) , 1903ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Irak |
Heriotza | Washington, 1979ko martxoaren 1a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Arbil probintzia |
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | M.V. Frunze Akademia Militarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | 1946ko Irango krisialdia First Kurdisch–Iraqi War (en) Ahmed Barzani revolt (en) 1943 Barzani revolt (en) Second Kurdish–Iraqi War (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama Sufismoa sunismoa |
Alderdi politikoa | Kurdistan Democratic Party (en) |
Kurduen Errepublikako gudalburu nagusia zelarik (1945), Iran eta Sobiet Batasunera jo behar izan zuen, Iraketik egotzita. 1958an Irakera itzuli zen eta Kurdistango Alderdiko buru izendatu zuten. Autonomia lege bidez lortu ezinik, 1961ean berriz ere altxatu zen Bagdadeko gobernuaren aurka. Irakeko gobernuak kurdu herriaren genozidioa bideratu zuen eta, negoziazio ugariren ondoan, nolabaiteko autonomia lortu zuten arren, irakiarrak bi alditan saiatu ziren Barzani hiltzen; hark estatutua gaitzetsi eta eraso berri bati ekin zion, Iran eta Estatu Batuak alde eta Sobiet Batasuna aurka zituelarik. Altxamendu honen aurkako zapalkuntzaren ondorioz milaka kurduk Irana erbesteratu behar izan zuten 1975ean. Mustafa Barzani 1979an hil ondoan, Mussad Barzani haren semeak jarraitu zuen Kurdistanen aldeko borrokan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.