![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/Ausstellungsinsel_Entartete_Musik.jpg/640px-Ausstellungsinsel_Entartete_Musik.jpg&w=640&q=50)
Musika endekatu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Musika Endekatua (alemanez: Entartete Musik) XX. mendeko 30 eta 40 urteen artean Alemania Naziko gobernuak zenbait musika motari ezarritako bereizgarria izan zen, kaltegarri edo karkailatzat jotzen baitzituzten. Musika mota honekiko gobernu nazionalsozialistaren kezka arte endekatuaren (Entartete Kunst) aurkako kanpainaren parte izan zen. Biei dagokienez, autoritateak lanak bakantzen, haien izena belzten edo zuzenean debekatzen saiatu ziren.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/Ausstellungsinsel_Entartete_Musik.jpg/640px-Ausstellungsinsel_Entartete_Musik.jpg)
Arte guztien artean musika arreta handiagoz jarraitu zuten naziek, nazionalsozialismoak hedatu nahi zituen ideiei hoberen egokitu zekiekeen jarduera artistikoa zelako. Irratiak ziurtatzen zuen botere hedatzailea, herrialdearen tradizio musikalaren garrantzi eztabaidaezinari gehituta, jatorriz germaniarra zen sentikizun puruaren ideia finkatzen lagundu behar zuten[1]. Horrek guztiak erregimen naziaren goraldiarekin batera paraleloki bere heldutasunera iritsitako belaunaldiari eragin zion, zeinek gorantz zihoazen karreren etendura, kargu publikoen kargugabetzea eta ondorengo isolamendua suposatu zuen. Horietako asko erbestean bilatu zuten soluzioa, beharbada bere lana hoberen iraunarazi ahal izan zutenak; besteek, antzeko mailako lanak izan zitzaketenak, suntsidura fisikoa eta lanaren galtzapena pairatu zuten, kasu aunitzetan berreskuraezina.
«Musika endekatua» izendatua eramatearen deskreditua jada estereotipatutako arerioaren irudiari gehitu zitzaion, modernitate artistikoa eta judaismoaren arteko harreman zuzenean oinarrituta, botereak berak ezarritako harremana, alegia. Zerizan germanikoaren genealogia berreraikitzeko asmoarekin, ordura arte alemaniar iruditegi kulturalaren zati izan ziren judu jatorrizko konpositoreen zantzu oro deuseztatu ziren, eta horrela herrialdearen edesti musikalaren berridazketa sorrarazten ahalegindu ziren. Hori Meyerbeer, Mahler edo Mendelssohnekin gertatu zena izan zen: III. Reicha indarrean egon ahala horietako bat ere ez ez zen jendaurrean interpretatua izan. Aldiz, iturburuz aiurri germanikoa zehazteko erabiltzen ziren figurak goresten zituzten: Schütz, Bach, Händel, Beethoven, Bruckner, Richard Strauss eta, horien guztien gainetik, Wagner, ezarritako eredu artistikoaren ordezkatzaile nagusia, baita Judaismoa eta musika panfletoaren egilea ere, ideologo ofizialen erreferentziazko lana. Ondare musikalaren zati baten birbalioztapen honi eutsi zion programa kultural naziak, manipulatzean oinarritua[1]. Bitartean, atzera begirako efektuarekin, honek leungarri gabe zigortu zituen abenda aratzezkotzat jotzen ez ziren erezgileak; eta, gaurkotasun gertuagoan, modernitatearekin gehien konprometitutakoak.
Alemaniar bizitza musikalak bere ibilbidea oztopatua ikusi zuen, estilo eta lengoaien gurutzaketak definitutako une horretan, aberastasun eta aniztasun bakanekoa, non nahasketa nabarrean tonalitate zabala eta espresionismoa bizi ziren, objektibotasun berria eta dodekafonismoa, Bacherako itzulera eta ragtimea, eta horien protagonisten zati handia — handienak, salbuespen urri izan ezik —, isiltasunera, ostrazismora eta baita heriotzara ere zigortua izan zen. Horrek orbaintze zailezko zauria utziko zuen. Channel Musics edo Decca bezalako diskoetxek erabakitasunez lagundu dute birgaitze prozesuan.