Mujeres Libres (aldizkaria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mujeres Libres (euskaraz: «Emakume Askeak») izen bereko Espainiako erakunde anarkistaren komunikabidea izan zen. Amparo Poch y Gascón, Lucía Sánchez Saornil eta Mercè Comaposada i Guillének sortu zuten 1936an[1] bere ikuspuntuak zabaltzeko. Orientazio anarko-feminista argia zuen,[2] eta baita 1936ko Espainiako Iraultza Sozialean izan zen kolektibizazioaren aldekoa ere. Bere lehen alea 1936ko maiatzaren 2an atera zen inprentatik[3], kultura zabaltzeko xedea adierazten zuen izenarekin: "Cultura y Documentación Social". Hiru etapa igaro zituen.
Datu azkarrak Mota, Fitxa teknikoa ...
Mujeres Libres (aldizkaria) | |
---|---|
![]() | |
Mota | aldizkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Bartzelona |
Argitaletxea | Mujeres Libres |
Itxi