From Wikipedia, the free encyclopedia
Muino lekukoa eremu lau batean isolaturik ageri den muinoa da, higatutako goi-lautada batetik geratzen dena.[1]
Eskualde maldatsuetan edo plataforma kontinentaletan arroka gogor eta bigunen geruzak modu horizontalean bata bestearen gainean daudenean, ibaiek geruza bigunetan eragindako higadurak muinoak eratzen ditu. Muinoek goialde laua izaten dute, goiko geruza gogorraren aztarna gisa. Euskal Herriko hainbat lekutan daude mota horretako egiturak. Ikusgarrienak Bardean daude. Arabako lautadan muino lekukoak herrixken kokaleku izan dira historian zehar, esaterako, Gasteizen bertan, Eztarroan edo Olarizun.
Euskal Herritik kanpo ere, badago adibiderik. Iberiar penintsulako Erdialdeko Goi Ordokian eta Ebroko haraneko arro sedimentarioetan oso arruntak dira. Madrilgo Erkidegoan, hiru hauek azpimarra daitezke: Cerro Buenavista, Cerro de los Ángeles eta Marañosako muinoak. Andaluzian, berriz, Zújar herrian (Granada) dagoen Jabalcón eta Úbedako muino ospetsuak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.