Mugikortasun iraunkor
Ingurumenean inpaktu txikia duten mugikortasun moduen multzoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mugikortasun iraunkorra ingurumenean inpaktu txikia duten mugikortasun moduen multzoari deritzo. Pertsonen zein ondasunen joan-etorriez aritzean, batez ere jasangarritasunaren alorrean, gero eta gehiago hitz egiten da mugikortasunaz eta ez garraio hutsaz, oinezkoen bidaiak ere kontuan hartzen dituen kontzeptu zabalagoa baita lehena.