Guatemalako alderdi politikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Movimiento Semilla edo Semilla Guatemalako alderdi politiko bat da, 2017ko uztailaren 14an erakunde politiko gisa inskribatu zen Guatemalako Hauteskunde Auzitegi Gorenean eta ondoren, 2018ko azaroaren 21ea alderdi politiko gisa erregistratu zen.
Movimiento Semilla (alderdi politikoa) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Guatemala |
Ideologia | sozialdemokrazia, sozioliberalismoa, Aurrerakoitasuna eta anti-corruption (en) |
Kokapen politikoa | zentro-ezkerra |
Jarduera | |
Kidetza | Progressive International (en) eta Aliantza Aurrerakoia |
Congress of the Republic of Guatemala 23 / 160 | |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Samuel Pérez Álvarez (en) |
Historia | |
Sorrera | 2017ko uztailaren 14a |
webgune ofiziala |
2017ko uztailaren 14an erakunde politiko gisa inskribatu zen Guatemalako Hauteskunde Auzitegi Gorenean eta ondoren, 2018ko azaroaren 21ea alderdi politiko gisa erregistratu zen.
Besteak beste, Edelberto Torres Rivas, Samuel Pérez Álvarez, Bernardo Arévalo, Lucrecia Hernández Mack, Jonathan Menkos, Irma Alicia Velásquez Nimatuj, Patricia Orantes, Suzanne Brichaux eta Alberto Fuentes Knight izan ziren alderdiaren sortzaileetako batzuk. Knightek mugimendutik atera zen, Transurbano proiektuarekin zerikusia zuen ustelkeria-kasu batean zuen ustezko inplikazioa argitu arte.[1]
2018ko azaroaren 21ean, erakunde politikoak alderdi politiko bilakatzeko baldintzak betetzea lortu eta egun berean legeztatu zen.[2][3][4][5]
2019ko urtarrilaren 28an Semillak ofizialki iragarri zuen Thelma Aldanaren, Guatemalako fiskal ohiaren, eta Jonathan Menkosen hautagaitzak, lehendakari eta lehedakariorde bezala, hurrenez hurren.[6][7][8][9] Aldanaren presidentetzarako hautagai gisa erregistratu aurretik, Ministerio Publikoak bere aurkako atxilotze agindua eman zuen. Ondoren, Estatu Batuetara jo eta asilo politikoa jaso zuen.[10]
2019ko abuztuan, Guatemalako Zigorgabetasunaren Aurkako Nazioarteko Batzordeak Semillaren kideen aurkako legez kanpoko espioitza eta telefono-entzuteak aurkeztu zituen.[11] Kasua 2023an artxibatu zen.[12]
2023ko urtarrilaren 22an, Semillak Bernardo Arévalo eta Karin Herrera aurkeztu zituen hauteskundeetarako hautagai, lehendakari eta lehendakariorde, hurrenez hurren.[13][14][15][16]
Guatemalako Hiriko hautagaitzari dagokionez, Semilla, WINAQ eta Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca osatzen duten FoppaX laCiudad izeneko zerrendarekin aurkeztu ziren, Juan Francisco Solórzano Foppa zerrendaburua zelarik. Ondoren, Ninotchka Matute izendatu zuten.[17][18]
2023ko hauteskundeen lehenengo itzulian Semilla Guatemalako legebiltzarreko hirugarren indarra bihurtu zen, horrez gain lehendakaritzarako hautagaiek bigarren itzulira pasa ziren.[19][20][21][22][23]
Zenbait alderdik bozketan iruzurra egon zela salatu zuten,[24][25][26] hala ere, nazioartean bozkak legeztatzeko eta hauteskundeekin jarraitzeko eskaera egin[27][28] eta azkenik, uztailaren 12an Guatemalako Hauteskunde Auzitegi Gorenak emaitzak legeztatu zituen.[29] Egun berean, Rafael Curruchichek, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskal Bereziak Semilla alderdia deuseztatzeko mugimendua egin zuen. Curruchichen erabakia Guatemalako Konstituzioaren aurkakoa litzatzeke, Alderdien Legea maila konstituzionala duelako.[30][31][32] Hurrengo egunean, uztailaren 13an Auzitegi Konstituzionalak erabaki horri muzin egin zion, baita Hauteskundeen Auzitegi Gorenak.[33][34] Egoera dela eta, estatu-kolpearen zurrumurrua zabaldu da.[30][35]
Alderdi politikoak Nikaragua eta Venezuelako gobernuak kondenatu eta «diktadura-sistema» gisa jo ditu.[36][37]
2022ko martxoan, legegintzako proposamen bat aurkeztu zuten, Alejandro Giammattei presidenteari Errusiaren aurkako neurriak har zitzan eskatzeko, Ukraina inbaditzeagatik. Proposamen horretan, Errusiako Solway Investment Group enpresaren jabetza den Compañía Guatemalteca de Níquel, S. A. (Pronico)-ren ustiaketa lizentzia bertan behera uztea etaSputnik V txertoak erosteko kontratua bertan behera uzteko eskatu zen.[38]
Knightek mugimendutik atera zen, Transurbano proiektuarekin zerikusia zuen ustelkeria-kasu batean zuen ustezko inplikazioa argitu arte.[39][40][41]
Semillak zenbait alderdikide kanporatu ditu alderdiaren erabaki eta interesen aurka egiteagatik, besteak beste, Suzanne Brichaux[42][41] eta José Alberto Sánchez Guzmán.[43] Bestetik, Luis Fernando Pineda Lemus beste alderdi batera joan zen.[44]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.