Moskuko gudua
Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuneko hiriburutik hurbil izandako gudua From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuneko hiriburutik hurbil izandako gudua From Wikipedia, the free encyclopedia
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.
Moskuko gudua kanpaina militar bat izan zen, Bizargorri Operazioaren amaierako helburua, Bigarren Mundu Gerran. 1941eko iraila eta 1942ko urtarrila bitartean, Ekialdeko Fronteko 600 km-ko sektore batean estrategikoki esanguratsuak ziren bi borrokaldi izan zituen: lehenengo alemaniar erasoa eta sobietarren ondorengo kontraerasoa. Sobietarren defentsa ahalegin gogorrek Hitlerren erasoa zapuztu zuen Moskun, eta neguaren iristearekin borroka haien alde amaitu zen. Mosku Ardatzeko indarren helburu militar eta politiko nagusietako bat izan zen Sobietar Batasunaren inbasioan, SESB-aren hiriburua eta hiri handiena baitzen.[1]
Moskuko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Ekialdeko Frontea | |||
Barrikadak Moskuko kaleetan | |||
Data | 1941eko irailaren 30tik 1942ko urtarrilaren 7ra | ||
Lekua | Mosku | ||
Koordenatuak | 55°45′08″N 37°37′56″E | ||
Emaitza | Sobietar garaipena, Alemaniarrek ez dute Mosku hartzen | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Alemaniarren ofentsiba estrategikoa, Tifoi Operazioa deiturikoa, bi matxarda-mugimendu aurreikusten zituen, bata Moskuren iparraldean 3. eta 4. Panzer Armaden bidez Kalinin Frontearen aurka, aldi berean Mosku-Leningrado trenbidea moztuz, eta bestea Moskuren hegoaldean, Tula hegoaldean, Mendebaldeko Frontearen aurka, 2. Panzer Armadaren bidez, 4. Infanteria Armada Moskurantz zuzenean mendebaldetik aurrera egiten zuen bitartean.[2]
Hasiera batean, nazien erasoa gogor jo zuenean, sobietar indarrek Moskuko oblastaren defentsa estrategikoa egin zuten, hiru "defentsa gerriko" eraikiz, mobilizatutako erreserbako armadak hedatuz eta Siberiako eta Ekialde Urruneko barruti militarretatik tropak ekarriz. Alemaniarren erasoaldiak gelditu ahala, sobietarren kontraeraso estrategiko eta eskala txikiko eraso operazio batek armada alemaniarrak Oriol, Vyazma eta Vitebsk hirien inguruko posizioetara itzularazi zituen, eta ia hiru armada alemaniar inguratu zituen. Alemaniarrentzat atzerapauso handia izan zen, eta SESBen aurkako garaipen aleman azkarrean sinestearen amaiera eragin zuen. Erasoaren hutsegitearen ondorioz, Walther von Brauchitsch mariskala Alemaniako Armadako buruzagi goren kargutik kendu zuten, eta Hitlerrek ordezkatu zuen karguan.[3]
Moskuko guduaren amaierarekin Bizargorri Operazioa bera amaitu zen ere, eta honekin 1941-1942 arteko etenaldia hasi zen, sobietarrek behin-behineko kontraerasoekin jarraitu bazuten ere. Udaberritik aurrera sobietarrak haien egoera egonkortuko zuten eta, prozesuan zenbait eragozpen jasan izan bazituzten ere, nagusiki 1942ko udan Kaukasoan, handik aurrera alemaniarrak atzerantz bidaliko zituzten, 1945ean Berlineraino ere.