Morokil
From Wikipedia, the free encyclopedia
Morokila edo drungulua arto-irina uretan egosi eta irabiatuz egiten den ahi edo orea da[1]. Euskal Herriko jaki tradizionala izan da urte askoz, baina gaur egun ez da horren arrunta. Azken aldian italierazko polenta hitza entzuten hasi da, morokilaren parekoa den janari italiar bat Euskal Herriko dendetan agertzen hasi den neurrian.