![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c4/Mapa_dialectal_de_Cantabria.svg/langeu-640px-Mapa_dialectal_de_Cantabria.svg.png&w=640&q=50)
Montañes
From Wikipedia, the free encyclopedia
Montañesa edo kantabriera (montañés, cántabru) Kantabriako mendialdeko inguruetan (bereziki, Kantabriako mendebaldean eta Pas nahiz Sobako haranetan) mintzatzen den trantsiziozko hizkuntza edo aldaera bat da[1].
Datu azkarrak Kantabriera, Datu orokorrak ...
Kantabriera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Espainia |
Rankinga | ez 100 mintzatuenen artean |
Eskualdea | Kantabriako gune batzuk eta Asturiasko Peñamellera Alta, Peñamellera Baja eta Ribadeva udalerriak |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Astur-leones | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | cant1245 |
Itxi
- Artikulu hau egungo hizkuntzari buruzkoa da; antzinakoa gaitzat duena beste hau da: «kantabriera (antzinako hizkuntza)»
Astur-leonesaren aldaera bat da. asturieratik oso gertu dago eta gaztelaniaren eragin handia du. Horregatik, astur-leonesa eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntzatzat jotzen da, extremadurera bezala.
Euskal Herriko mendebaldeko muturrean ere, Enkarterriko mendebaldean, Lanestosa eta Karrantza aldean, erabili izan zuten, eta bertako toponimian eta hizkeran hainbat aztarna geratu dira.[2] Burgosko Sotoscuevan ere haren eragina nabaria da.[3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c4/Mapa_dialectal_de_Cantabria.svg/640px-Mapa_dialectal_de_Cantabria.svg.png)