Kantabriera (antzinako hizkuntza)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kantabriera antzinako kantabrien hizkuntza galdua da. Adituek zalantzan dute aurreindoeuropar ala indoeuroparra zenetz. Teoria hedatuenen arabera, K. a. VIII. mende inguruan sortu zuten, jatorrizko aurreindoeuropar herrien eta indoeuropar zelten gurutzaketaren ondorioz.[1] Hala ere, Salvador Conejo bezalako adituek kantabriera, aitzineuskara eta karpetaniera Iberiar penintsulako zeltiberierarekin lotzen dituzte.[2]
Datu azkarrak Datu orokorrak, Hiztunak ...
Kantabriera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | Hizkuntza hila |
Eskualdea | iparraldeko Hispania |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza zeltak | |
Hizkuntza kodeak |
Itxi
- Artikulu hau antzinako hizkuntzari buruzkoa da; egungoa gaitzat duena beste hau da: «kantabriera»
Edonola ere, zalantzazkoa da inguruko hizkuntzekin lotzea eta zeltarren aurreko aitzinkantabriera zela onartzen dute aditu gehienek.[3]