Mohammed bin Salman bin Abdulaziz Al Saud ( arabieraz: محمد بن سلمان بن عبدالعزيز آل سعود; 1985eko abuztuaren 31an jaioa) MBS izenarekin ezaguna, Saudi Arabiako Printze oinordekoa da, lehen ministroorde (lehen ministroaren titulua Salman erregeak betetzen du) eta Ekonomia eta Garapenerako Gaietarako Kontseiluko presidentea, Politika eta Segurtasun Gaietarako Kontseiluko presidentea, eta Defentsa ministroa ere. Koroaren printze izendatu zuten 2017ko ekainean Salman erregeak Muhammad bin Nayef postu guztietatik kentzeko erabakia hartu ondoren, Mohammed bin Salman tronurako oinordeko izendatuz. Harrezkero herrialdeko agintari gorena da de facto.
Mohammed bin Salman | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||
2022ko irailaren 27a - ← Salman Saudi Arabiakoa
2017ko ekainaren 21a - ← Muhammad bin Nayef (en) Hautetsia: Saudi Allegiance Council (en)
2015eko urtarrilaren 23a - 2022ko irailaren 27a ← Salman Saudi Arabiakoa - Khalid bin Salman bin Abdulaziz Al Saud (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Riad, 1985eko abuztuaren 31 (39 urte) | ||||||
Herrialdea | Saudi Arabia | ||||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Salman Saudi Arabiakoa | ||||||
Ama | Fahdah bint Falah bin Sultan | ||||||
Ezkontidea(k) | Sara bint Mashhur bin Abdulaziz Al Saud (en) (2008ko apirilaren 6a - | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Leinua | Saudiak | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Saud Erregea Unibertsitatea (2003ko irailaren 13a - 2007ko apirilaren 24a) gradu : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||
Lantokia(k) | Riad | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bureau of Experts at the Saudi Council of Ministers (en) Governor of Riyadh Region (en) (2009ko abenduaren 16a - 2012ko ekainaren 16a) Royal Court (en) (2013ko martxoaren 3a - 2015eko apirilaren 29a) Council of Ministers of Saudi Arabia (en) (2014ko apirilaren 25a - 2015eko urtarrilaren 23a) | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Saudi Allegiance Council (en) | ||||||
Gradua | supreme commander (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama | ||||||
Jarduera politikoa
Hainbat erreforma saiorekin propaganda egin izan du, besteak beste, polizia erlijiosoaren eskumenak mugatzen dituzten araudiak, emakumezko gidarien debekua kentzea 2018ko ekainean[1], eta emakumezkoen gaineko gizonezkoen tutoretza sistema ahultzea 2019ko abuztuan[2].
Baina aldi berean, kritikak jaso ditu nazioarteko iritzi emaileek eta giza eskubideen aldeko taldeen aldetik. Beraren edo Saudi Arabiako errege familiaren aurkako desadostasunerako inolako tolerantziarik gabeko buruzagi autokratiko gisa deskribatu dute[3]. MBSren agintaldian atxiloketak ugaritzen ari direla salatu izan da, eta giza eskubideen aldeko ekintzaileak torturatu ere egiten dituztela. Yemengo gerra, krisi humanitarioa eta gosea areagotu izana ere leporatzen zaio, eta bere inguruaren partaidetza zuzena ere salatu izan da The Washington Post-eko kolaboratzaile Jamal Khaxoggiren hilketa[1][4].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.