Modelo organismoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Modelo organismoak fenomeno biologikoak ikertzeko abantailak eskaintzen dituzten eta era zabalean erabiltzen diren espezieak dira. Modelo organismoetan egindako ikerketek beste organismo batzuen funtzionamendua azaltzea dute helburu[1]. Organismo biziak edo hauen ehunak erabiltzen dira modelo bezala, sarri gizakien gaixotasunak ikertzeko, gizakia bera erabiltzea bidera ezina delako[2]. Estrategia hau erabilgarria da eboluzioan zehar egon den bide metabolikoen eta material genetikoaren kontserbazioagatik[3].
Modelo organismoak ikertuz lortzen den informazioaren estrapolazioa organismo batetik bestera kontuz egin behar da, prozesuek ez dutelako zertan erabat berdinak izan behar[4].