Politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia (Abadiño, Bizkaia, 1975ko abuztuaren 18a) politikari eta enpresaburua, Durangoko zinegotzia, Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea eta Durangoko Udal hauteskundeetan alkategaia, EAJren eskutik, 2019-2023 legegintzaldian.
Mireia Elkoroiribe | |||||
---|---|---|---|---|---|
2023ko ekainaren 17a - ← Ima Garrastatxu Urbaneja
2019ko irailaren 18a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Abadiño, 1975eko abuztuaren 18a (49 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa | ||||
Hizkuntzak | euskara ingelesa frantsesa gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||
2023ko ekainaren 17an Durangoko alkate bilakatu zen PSE-EEren eta PPren babesarekin.[1]
Deustuko Unibertsitatean Turismo ikasi zuen, Londresen publizitatea, harreman publikoak eta marketinga eta Madrilgo Complutensean, barne komunikazioko masterra egin zuen.
Eusko Alderdi Jeltzalearen eskutik zenbait kargo publiko eskuratu ditu. Eusko Trenbideak-en idazkaria izan zen, ondoren Euskal Trenbide Sarearen komunikazio arduraduna eta 2007tik 2009ra, Garraio Zuzendaria izan zen.[2] [3] Hezkuntza departamentuko aholkulari ere izan da eta 2017tik 2018ra, Osasun Kontseilariaren aholku kabinetearen zuzendaria.[4][5] Durangoko Udal hauteskundeetan alkategaia izan zen 2019an,[5] eta 2023ko Udal hauteskundeetarako ere aurkeztu da.[6][7]
Elkoroiribe enpresaria ere bada, Dilusiones se Vive, ekimenak antolatzen dituen enpresa, Montevideoko joko eta apustu aretoa, eta Urtzi tabernako bazkidea ere bada.[5][6][8]
2019ko irailaren 18an Durangaldeko Mankomunitatearen Presidente hautatu zuten Abadiñoko Astola etxean, lau urterako kargua dena. Lehentasunen artean, enpresen lehiakortasuna sustatzea izango zela adierazi zuen, nahiz eta gizarte zerbitzuen, euskararen eta zaborren kudeaketa ere kontuan hartuko zituela ere esan zuen.[9][10][11]
2023ko ekainaren 17an Durangoko alkate bilakatu zen, aurreko legegintzaldia oposizioan egon ostean, PSE-EEren eta PPren babesarekin. EH Bilduko Ima Garrastatxuk bere hautagaitza aurkeztu zuen arren, ez zuen boterera iristeko beharrezko babesa lortu.[1]
Elkoroiribek kargua hartzean ondorengoa adierazpenak egin zituen:
Legegintzaldia “arduraz” eta gainerako alderdiekin “batera” garatu gura dut. “Hori da gure borondatea eta konpromisoa”
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.