Miopatia
Muskulu-sistemaren erasanak izendatzeko hitz orokorra, eta bereziki gaixotasun primitibo eta idiopatikoak. Ageriko sintoma orokorrena muskuluaren indar-galera da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Miopatiak ehun muskularrari eragiten dioten gaixotasunak dira. Sintomarik ohikoena ahulezi muskularra da. Muskuluek gure gorputzaren mungimenduak ahalbidetzen dituzte eta estabilitatea lortzen laguntzen dute. Baina miopatiak agertzean muskuluen funtzioak eta egiturak asaldatuta agertzen dira.[1]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Miopatia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | lokomozio-aparatuaren gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | Erreumatologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M62.9, G72.9 eta M60-M63 |
GNS-9-MK | 359.9, 728.3 eta 359.8 |
DiseasesDB | 8723 |
MeSH | D009135 |
Disease Ontology ID | DOID:0080000 eta DOID:423 |
Itxi
Miopatiak ondorio desberdinengatik eman daitezke eta bakoitzak beraien ezaugarriak ditu. Gainera, era isolatu batean gaixotasun primario bezala edo gaixotasun multisistemiko baten ondorioz ager daitezke. Hori dela eta, kasu bakoitzean tratamendu desberdina izango du