![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c3/Monotopic_membrane_protein.svg/langeu-640px-Monotopic_membrane_protein.svg.png&w=640&q=50)
Mintzeko proteina periferiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mintzeko proteina periferikoak edo proteina estrintsekoak zelula mintzari lotuta baina bertan txertaturik edo integraturik ez dauden proteinak dira. Sarritan denboraldi baterako baino ez da izaten lotura. Hau oso erabilgarria da zelula seinaleztapena erregulatzeko[1].
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c3/Monotopic_membrane_protein.svg/320px-Monotopic_membrane_protein.svg.png)
1) α-helize bat eta fosfolipidoen buru polarraren artean,
2) begizta hidrofoboa,
3) lipidazioz lorturiko lotura kobalentea,
4) ioi eta fosfolipidoen arteko elkarrekintza.
* Hauetaz gain proteina periferiko asko zuzenean transmintzezko proteinei lotzen zaizkie.
Lipidozko geruza bikoitzean sarturik ez daudenez berauek isolatzeko mintz plasmatikoa suntsitu beharrik ez dago, gatz kontzentrazio altuko disoluzio bat erabiltzea nahikoa izaten da askatu daitezen (0'3M KCl adibidez[2]). Zelula mintzaren alde bietan ager daitezke, baina ugariagoak dira zitosolaren aldeko azaleran. Mintzean txertaturik dauden proteinak Mintzeko proteina integralak dira.