Minskeko protokoloa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Minskeko protokoloa bake-itun bat izan zen, Ukrainako, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepubliketako eta Errusiako ordezkariek 2014ko irailaren 5ean Minsken sinatu zutena, Bielorrusiako hiriburuan, Donbasseko gerrari amaiera emateko. ESLA Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundearen ordezkariak bitartekariak izan ziren. Hamabi puntu zeuzkan, eta hurrengo egunetan egin zituzten negoziazioetan memorandum bat gehitu zioten puntuetako batzuk nola bete zehazteko.[1]
Datu azkarrak Mota, Honen parte da ...
Minskeko protokoloa | |
---|---|
Mota | bake itun |
Honen parte da | Minsk agreements (en) |
Indarraldi | 2014ko irailaren 5a - |
Data | 2014ko irailaren 5a |
Minsk II → | |
Kokaleku | Minsk |
Herrialdea | Bielorrusia |
Sinatzailea | Heidi Tagliavini (en) Leonid Kutxma Mikhail Zurabov (en) Aleksandr Zakharchenko (en) Ihor Plotnytskiy (en) |
Lanaren edo izenaren hizkuntza | errusiera |
Itxi
Protokoloan berehalako su-etena eta eremu desmilitarizatu baten sorrera adostu baziren ere, borrokek jarraitu zuten Donetsken eta Luhansken.[2] 2015eko otsailaren 12an, Minsk II akordioa sinatu zen.[3]