Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa[1] (ingelesez: Autonomous Region in Muslim Mindanao edo ARMM; tagaloz: Rehiyong Autonomo sa Muslim na Mindanao) Filipinetako eskualdea da, Mindanao uhartean dagoena. Gehiengo musulmana duten probintziek osatzen dute: Basilan (Isabela Hiria izan ezik), Lanao del Sur, Maguindanao, Sulu eta Tawi-Tawi. Bere burua gobernatzen duen Filipinetako eskualde bakarra da, hiriburua Cotabato Hiria izanik.
Datu azkarrak Administrazioa, ISO 3166-2 ...
Mindanao Musulmaneko Eskualde Autonomoa | ||
---|---|---|
Filipinak | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Filipinak | |
Filipinetako uharte multzo | Mindanao | |
ISO 3166-2 | PH-14 | |
Hiriburua | Cotabato City | |
Zatiketa | ||
Deuseztapen data | 2019 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 7°13′N 124°15′E | |
Azalera | 12.535,79 km² | |
Demografia | ||
armm.gov.ph |
Itxi
2008ra arte Shariff Kabunsuan probintzia ere barnean zuen baina herrialdeko Gorte Gorenak probintzia desegin zuen.[2] 2012an, Benigno Aquino III.a presidenteak eskualdean bakea izateko eskualderako "Bangsamoro" izena onartuko zutela esan zuen.[3]