From Wikipedia, the free encyclopedia
Microscopium edo Mikroskopioa[1][oh 1] —latinez: Microscopium— hego hemisferioan kokatzen den konstelazio txiki bat da, Nicolas-Louis de Lacaillek XVIII. mendean sortu zituen hamalau konstelazioetako bat ere bada. Izenak dioen bezala, mikroskopio bat irudikatzen du, begi hutsez behatu ezin daitezken objektuak ikusteko erabiltzen den gailu zientifiko bat. Ipar-hemisferiotik ia ezin dira ikusi konstelazioa osatzen duten izar ahulak.
Microscopium | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Mic |
Genitiboa | Microscopii |
Sinbologia | mikroskopio eta Anton van Leeuwenhoek |
Eremua | 209,5 gradu karratu %0,508 gradu karratu (66. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 43 |
Izarrik distiratsuena | Gamma Microscopii (itxurazko magnitudea 4,67) |
Konstelazio mugakideak | Capricornus, Sagittarius, Telescopium (konstelazioa), Indus (konstelazioa), Grus eta Piscis Austrinus |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 0 h 27,59 m eta 21 h 28,17 m artean h |
Deklinazioa | -45,09° eta -27,46° artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Iraila | |
+90° eta −45° latitude bitartean ikusgai. |
Konstelazioko izarrik distiratsuena Gamma Microscopii erraldoi horia da. Guregandik 381 argi-urtera aurki dezakegu izar hau eta 4,68ko itxurazko magnitudea du. WASP 7 eta HD 205739 izarrek sistema planetarioak dituzte eta beste bi izarrek, AU Microscopii (nano gorri gaztea) eta HD 202628 (Eguzkiaren antzekoa) errauts diskoak dituzte. AU Microscopiik eta AT Microscopii nano gorrien sistema bitarrak sistema hirukoitz handi bat osatzen dute eta Beta Pictoris mugimendu taldearen kide dira. BO Microscopii izarra, Speedy Mic izenarekin ere ezaguna, errotazio oso azkarra duen izar bat da, zehazki, 9 ordu eta 7 minutukoa.
Mikroskopio konstelazioa osatzen duten izarrak garai batean ''Sagittariusen zangoak'' izenarekin ezagutzen zen gune batean daude kokaturik. MIcroscopium konstelazioa Lacaillek ezarri zuen 1751-1752 urteen bitartean, Le Microscope (Mikroskopio) izen frantsesarekin. Lacaillek hego hemisferiotik ikus zitekeen 14 konstelazio sortu zituen, zeruaren zati hau ezin zen Europatik ikusi eta beraz, zeru ezezagun honetan hainbat konstelazio asmatu zituen. Asmatu zituen konstelazio guztiek, batek izan ezik, ilustrazioa irudikatzen dituzten gailu zientifikoak ohoratzen dituzte.
Konstelazio honetan ez daude espazio sakoneko objektu aipagarri asko, zenbait galaxiaz gain, astronomia zale arruntentzat ia ez dago ezer behatzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.