Michelle Trachtenberg
aktore estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Michelle Christine Trachtenberg (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko urriaren 11 - ) aktore estatubatuarra da. New Yorkeko familia judutar batean jaio zen. Bere aita estatubatuarra da eta ingeniari bezala egiten du lan. Ama, aldiz, errusiarra da. Ondorioz, Michelle Trachtenbergek errusiera aise hitz egiten du. Familiarekin Gabonak eta Hanukkah ospatzen du, bere aiton-amonak Israelen bizi dira eta.
Michelle Trachtenberg | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1985eko urriaren 11 (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | Errusiar estatubatuarra germano-estatubatuarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Notre Dame High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea eta modeloa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
Michelle Wisk markako garbigarriaren iragarki batean egin zuen bere telebistako lehen agerraldia hiru urte baino ez zituenean. Ondoren, beste 100 iragarki baino gehiagotan atera zen.
1996an zinean debutatu zuen Harriet the Spy filman. 2000ko udaberrian Buffy the Vampire Slayer telesaileko Dawn Summersen papera eman zioten eta 2003ra arte iraun zuen. Hortaz geroztik ezaguna da.
Gaur egun Gossip Girl telesaila arrakastatsuan egiten du lan Georgina Sparks bezala.