idazle frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Michel Tournier (Paris, Frantzia, 1924ko abenduaren 19a - Choisel, Frantzia, 2016ko urtarrilaren 18a) frantsesezko idazlea izan zen.
Michel Tournier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1924ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Choisel, 2016ko urtarrilaren 18a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Choisel |
Familia | |
Aita | Alphonse Tournier |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Pariseko Letren Fakultatea Lycée Pasteur (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, eleberrigilea eta haur literaturaren idazlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sächsische Akademie der Künste (en) Bavariako Arte Ederren Akademka Académie d'Arles (en) Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia Goncourt Akademia comité de lecture des éditions Gallimard (en) |
|
Zuzenbide, Filosofia eta Literaturako ikasketak egin zituen, Parisen eta Alemanian. Berehalako arrakasta izan zuen, bai kritikarien artean bai irakurleen artean. Izan ere, Vendredi ou les limbres du Pacifique (1967, Ostirala edo Pazifikoko linboak) lehen eleberriarekin, Frantziako Akademiaren Eleberri Saria irabazi zuen, eta bigarrenarekin —Le roi des aulnes (1970, Haltzen erregea)—, Goncourt saria. Tournierrek garrantzi handia eman zion lengoaiari eleberriaren idazketan. Garai bateko gaiak, mitoak eta elezaharrak baliatu zituen sarritan. Lehen eleberria, adibidez, Robinsonen mitoaren aldaera bat da: Robinson zibilizaziotik urrundutako bizimodu batera erakartzen du Ostiralek, eta ez alderantziz, Daniel Defoeren obran bezala.
Beste zenbait lan aipagarri: Le méteores (1975, Meteoroak), Gaspard, Melchior et Balthazar (1980, Gaspar, Meltxor eta Baltasar), La goutte d´or (1985, Urrezko tanta) eta Gilles et Jeanne (1983, Gilles eta Jeanne). Ipuingile gisa, aipagarriak ditu, besteak beste, Le coq de bruyère (1978, Basoilarra), Angus (1988), Barbedor (1980) eta Sept contes (1998, Zazpi ipuin). Saiakera ere idatzi du: Le vent Paraclet (1977, Paraklito haizea), Le vol du vampire (1981, Banpiroaren hegaldia), Célébrations (1999, Ospakizunak) eta Je m'avance masqué (2010).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Tournier |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.