From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacques Daniel Michel Piccoli (Paris, Frantzia, 1925eko abenduaren 27a - Saint-Philbert-sur-Risle, 2020ko maiatzaren 12a) antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea izan zen. Zineman eta antzerkian batera jardun zuen; erregistro askotako antzezlea zen Piccoli. Luis Buñuelekin lortu zuen ospeak Costa-Gavras, Resnais, Ferreri eta beste zuzendari famatuekin lan egiteko aukera eman zion. Juliette Grecorekin ezkondu zen. Ezkerreko militantzia zinemaren arlo guztietara hedatze aldera, film ekoizpenari ekin zion 1960 ondoko urteetan.
Michel Piccoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michel Jacques Daniel Piccoli |
Jaiotza | Parisko 13. barrutia eta Paris, 1925eko abenduaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Saint-Philbert-sur-Risle, 2020ko maiatzaren 12a (94 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Eléonore Hirt (en) (1954 - 1965) Juliette Gréco (1966 - 1977) Ludivine Clerc (en) (1978 - 2020ko maiatzaren 12a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École alsacienne (en) Cours Simon (en) Collège Sainte-Barbe (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, antzerki aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, aktorea, errealizadorea eta produktorea |
Altuera | 1,84 metro |
Lantokia(k) | Frantzia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Mouvement de la Paix (en) Q3508321 |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Sozialista |
| |
Ikuspegi eta lan horren emaitza dira, besteak beste, Bertrand Tavernierren Des enfants gâtés (1977, Apopiloak) eta Luciano Tovoliren Il generalo dell´armata morta (1983, Gudaroste hilaren jenerala), Ismail Kadare idazle albaniarraren eleberri ezagunean oinarritua. 1976an Dialogues égoïstes (Elkarrizketa berekoiak) liburua argitaratu zuen. Beste zenbait film: French can can (1955), Le Doulos (1963, Salataria), Mépris (1963, Erdeinua), La guerre est finie (1966, Gerra amaitu da), Le Fantôme de la liberté (1974, Askatasunaren mamua, Luis Buñuelena; izan ere, Piccoli izan zen haren antzezle hoberenetako bat), La Grande Bouffe (1973, Betekada handia), Themroc (1973), Atlantic City (1980). 1995. urtean lan garrantzitsua egin zuen Agnès Vardaren Ehun eta bat gau lanean, zinema sinbolikoki adierazteko aukeratu baitzuen hark. Zuzendari-lanetan ere aritu izan zen: Train de nuit (1994), Alors voilá (1997).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.