Mesozoa animalia ornogabe itsastar talde oso ezezagun bat da. Txikiak dira eta ar itxurako parasito gisa jokatzen dute. Oraindik ez dakigu degeneratutako Platyhelminthesak diren edo benetako animalia basalak. Normalki animalia txiki hauek kanpoko mintza bat dute, somatodermoa, zelula ziliodunekin birsorketa-zelulak inguratzen. Orain dela hamarkada batzuk filum gisa sailkatzen ziren, hala ere egindako ikerketa filogenetikoek esaten dute polifiletikoak direla, hau da, gutxienez harreman hurbilik ez duten bi taldek osatzen dutela.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Mesozoa
Orthonectida emeak: forma laua ezkerrean eta zilindrikoa eskubian. Brockhaus eta Efronen Hiztegi Entziklopedikoko ilustrazioa
Sailkapen zientifikoa
Azpierreinua Mesozoa
[[|]]
Itxi

Hori dela eta azken urteotan Mesozoa izena modu informalean erabiltzen da, taxoi formal bat baino gehiago. Lan batzuetan Agnotozoa azpierreinuko filum bakartzat sailkatzen dute eta Wikispeciesen Protistaren barruan.

XIX. mendean hemen sartzen ziren inbaginaziorik ez zuten animalia ezagun guztiak.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.