Hg(CNO)2 formulako konposatua. Solido kristalino grisa, disolbagarria ur berotan eta alkoholetan. Lehertu egiten da fusio-puntuan; detonagailuetan erabiltzen da leherketak hasteko. From Wikipedia, the free encyclopedia
Merkurio fulminato[1] (Hg(CNO)2.[2]) kristal zuri moduan agertzen den gatz leherkorra da. Oso ezegonkorra da, eta deskonposizio exotermikoa du, kaloria gutxikoa; beraz, hastapeneko lehergai gisa erabiltzen dute.
Merkurio fulminato | |
---|---|
Formula kimikoa | C2HgN2O2 |
SMILES kanonikoa | [N+[O-])[Hg]C#[N+][O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [N+[O-])[Hg]C#[N+][O-] 3D eredua] |
Konposizioa | Nitrogeno, oxigeno, Zilarbizi eta karbono |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 4,39 g/cm³ |
Masa molekularra | 285,96662 Da |
Arriskuak | |
Autoignizio tenperatura | 140 °C |
Flash-puntua | 180 °C |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | MHWLNQBTOIYJJP-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 628-86-4 |
ChemSpider | 9197626 |
PubChem | 11022444 eta 170839095 |
Reaxys | 3912423 |
Gmelin | 39152 |
ChEBI | 139745 |
NBE zenbakia | 0135 |
ZVG | 500092 |
EC zenbakia | 211-057-8 |
ECHA | 100.010.053 |
UNII | O8H2ZFF76L |
XVII. mendeko alkimistek spiritus vini (etanol) eta merkurioa aqua fortisen (azido nitrikoa) nahasten zituzten lehergai bat lortzeko. Era berean, Johann Kunckelek Laboratorium Chymicum bere lanean erreakzioari buruz hitz egiten zuen, eta 1799an, Edward Howardek bere konposatua isolatzea lortu zuen. Alfred Nobelek dinamita leherrarazteko erabili zuen.[2] Hala ere, 2007ra arte ez zuen Wolfgang Beck, Thomas Klapötke eta bere taldeak konposatuaren egitura kristalinoa zehaztuko.[2]
Merkurio fulminatoa prestatzeko, merkurioa azido nitrikoan disolbatzen da, eta, gero, etanola gehitzen da. Erreakzioa exotermikoa da eta gas toxiko eta sukoiak askatzen ditu.
Merkurio fulminatoa oso gai sentikorra eta toxikoa da. Leku fresko eta lehor batean gorde behar da, igurtzietatik edo kolpeetatik urrun. Merkurio bidez pozoitzea posible da, giro itxian behin eta berriz manipulatzen bada.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.