![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/44/Oskarbi_2021.jpg/640px-Oskarbi_2021.jpg&w=640&q=50)
Mendira naiz
Oskarbi taldearen abestia (2016) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendira naiz Oskarbi taldeak 2016an izen bereko Mendira naiz albumean grabatu zuen abestia da. Hitzak Jose Luis Trekurenak dira eta doinua Iñaki Maritxalarrena, biak taldeko kideak direla.[1]
Mendira naiz | |
---|---|
Oskarbiren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskarbi |
Argitaratze-data | 2016 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Mendira naiz (albuma) Kantua zuei (albuma) |
Hitzak | Joxe Luix Treku |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Oskarbi Iñaki Maritxalar |
Argumentu nagusia | mendia eta basoa |
Mendira naiz albumean Oskarbik sortutako hamar abesti zeuden. Diskoa aurrekoak baino koralagoa zen, bakarlari gutxirekin, hiru gizon eta hiru emakumeen ahotsez hornitutako abestiez egina: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku, Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Beronik Ondikola eta Carlos Ruiz. Oskarbiko musikariak aritu ziren diskoaren grabazioan: Iñaki Maritxalarren gitarra, Gontzal Iñarraren flauta, Carlos Ruizen akordeoia, Joana Ortegaren pianoa, Maite Irusta eta Maite Lopez de Arbinaren biolinak eta Diego de Veraren perkusioa.
Abestiaren beste bertsio bat grabatu zuten 2021ean Kantua zuei albumean.[2]
- Agina mendia