From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea (Ingelesez, University of the West Indies) Antilletako 15 gobernuk finantzatutako hezkuntza-erakundea da: Aingira, Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Belize, Birjina britainiar uharteak, Kaiman uharteak, Dominika, Grenada, Jamaika, Montserrat, Saint Kitts eta Nevis, Santa Luzia, Saint Vincent eta Grenadinak eta Trinidad eta Tobago.
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatea | |
---|---|
Oriens ex occidente lux | |
Datuak | |
Izen laburra | UWI |
Mota | Unibertsitate publikoa eta sarbide irekiko argitaletxea |
Herrialdea | Jamaika, Barbados eta Trinidad eta Tobago |
Jarduera | |
Kidetza | Association of Commonwealth Universities (en) , Open Society University Network (en) eta Agence universitaire de la Francophonie (en) |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 49.092 (2016) |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1948 |
webgune ofiziala |
Erakundea 1948an sortu zen, gaur egungo Mona campusean, Jamaika uhartean. Gerora, Trinidad eta Tobagoko Nekazaritza Tropikaleko Kolegio Inperial ohia bere San Agustin Campus bihurtu zen (1960), eta hiru urte geroago Barbadoseko Cave Hill Campusa bereganatu zen. Horrez gain, unibertsitateak hezkuntza-instalazioak ditu babesten duten herrialde guztietan.
Bere ikasle ohi ezagunenen artean honako hauek daude: Derek Walcott, 1992ko Literaturako Nobel Saria; Anthony Carmona, Trinidad eta Tobagoko presidentea; Kenneth Anthony, Santa Luziako lehen ministroa, Pearlette Louisy, Santa Luziako gobernadore nagusia eta Wendy Fitzwilliam, 1998ko Miss Unibertsoa, Trinidad eta Tobagokoa; Dr. Carissa Etienne OMEko Ameriketarako Eskualdeko Zuzendaria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.