Melitón Manzanas
espainiar polizia eta torturatzailea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Melitón Manzanas González (Donostia, Gipuzkoa, 1909ko ekainaren 9a - Irun, Gipuzkoa, 1968ko abuztuaren 2a) Espainiako Brigada Politiko-sozialaren —Francoren polizia politikoaren— Donostiako buru izan zen urte askoan.
Melitón Manzanas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Melitón Manzanas González |
Jaiotza | Donostia, 1909ko ekainaren 9a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Irun, 1968ko abuztuaren 2a (59 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | polizia |
Enplegatzailea(k) | Cuerpo General de Policía (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Brigada Politiko-soziala |
Bigarren Mundu Gerran, Gipuzkoako Irunen jarri zioten lanpostua, bertan disidentzia politikoaren jazarpen lanetarako eskuak libre utzirik. Gestapoaren kolaboratzailea izan zen bitarte horretan,[1][2] eta frankismoaren Gipuzkoako errepresioa hezurmamitu izanagatik ezagun izan zen, bereziki atxilotu politiko ugari torturatzeagatik.[3][4][5]
ETAk Irungo haren etxeko eskaileretan hil zuen 1968ko abuztuaren 2an. Euskal herritar askok atseginez ikusi zuten hilketa hori.[2] Atxilotuak Burgosko Prozesuan epaitu zituzten. Espainiako gobernuak Meritu Zibilaren Urrezko Domina esleitu zion 2001ean.[6]