From Wikipedia, the free encyclopedia
Greziar mitologian, Melanpo (antzinako grezieraz: Μελάμπους, Melampous, "oin beltzezkoa"), greziar igarle bat da. Hesiodok olerki bat eskainiko zion, Melampodia izenekoa, gaur egun desagertuta dagoena.
Umea zela, Melanpok, bere zerbitzariei, hauek harrapatutako bi suge salbatzeko agindu zien. Esker on gisa, sugeek, ume gazteari, animaliekin hitz-egiteko ahalmena eman zioten.
Helduarora iritsi zenean, Melanpo, ospe handiko igarle eta petrikilo bat izan zen. Argolidan zegoela, Preto erregeak deitu zuen. Errege honen hiru alabak erotu egin ziren, Dioniso jainkoa gurtzeari uko egiteagatik, behiak zirela uste zuten. Melanpok, erresumaren heren bat eskatu zuen sendapenaren prezio bezala. Pretok uko egin zion, eta hiru printzesen eromena hedatu egin zen, laster, erresuma guztiko emakumeak berdin geratu zirelarik, euren etxeak utzi eta euren seme-alabak hil zituztenak. Melanpok, orduan, dionisiar eromena arindu zuen sendapen homeopatiko baten bidez: "erritu oihu eta deabruzko erotasun baten bidez". Melanpok, orduan, erresumaren bi heren jaso zituen, heren bat beretzako eta bestea bere anaiarentzako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.