From Wikipedia, the free encyclopedia
Megalitoak (grezierazko mega, "handi", eta litos, "harri", hitzetatik) bereziki Neolitikotik eta Brontze Arora arte harlauza eta beste harri handiekin eginiko monumentuak dira. Megalitoen kulturak izendatzeko megalitismo terminoa erabiltzen da. Mota askotako eraikuntzak eta monumentuak biltzen dira megalitoetan, besteak beste:
Megalitoen helburuei buruzko eztabaida dago: trikuharrien kasuan, garbi dago hileta-monumentuak zirela eta hildakoak lurperatzeko baliatzen zirela, beste kasu batzuetan, ordea, ez dago batere garbi zein zen megalitoen funtzioa, zutarri eta harrespilen kasuan esaterako, eta funtzio astronomikoak, erlijiosoak edo geografikoak adierazi badira hipotesi moduan. Halaber, eztabaida dago megalitismoaren hedadura eremu geografiko batetik abiatu zen (difusionismoa aldezten duten tesien arabera) edo beste arrazoi batzuen bitartez azal daitekeen. Hain zuzen ere, askotan megalitismoa Mendebaldeko Europako eta Mediterraneoko kulturekin lotu izan bada ere, megalitismoa mundu osoan zabaldurik izan den jarduera izan da, batzuetan oso urruti dauden eremuetan. Koreako penintsulan, esate baterako, mundu osoko trikuharrien %40ak daudela zenbatetsi da.
Europan milaka megalito dago: harri handiak, landugabeak gehienetan, helburu erlijioso edo kezka espiritual baten eraginez jarriak. Kristo aurreko bosgarren eta bigarren milurtekoen bitartean eraiki eta erabili ziren, Neolito Aroan eta Brontze Aroaren hasieran alegia. Gaur egun badakigu, karbono 14ari esker, megalitoen garaiak hiruzpalau mila urte hartu zituela eta lehenengo monumentuak uste baino askoz zaharragoak direla.
Horrek zalantzan jartzen du megalitoak sortaldetik sartaldera zabaldu zirela dioen hipotesia. Europan hiru megalito gune nagusi daude -Portugal, Bretainia eta Irlanda- eta badirudi gune horietatik zabaldu megalitoak Europako gainerako lukuetara.
Europako iparraldean eta mendebaldean menhir ugari dago. Bakarturik daude, ilaratan edo gune biribil bat mugatzen jarriak. Bretainian, menhir bakartuen oinean utzita aurkitu diren oparien hondakinak edo beste batzuen dekorazioak aztertuta frogatu denez, monolito horiek gehienak Neolito Arokoak dira. Saint Fusteko (Ille eta Vilaine) menhir ilararen azterlanek agerian utzi dituzte zutoin zuloak eta beste zenbait egitura osagarri, Neolito Aroaren azkenaldikoak.
Carnac-eko (Morbihan) harri multzoen planimetriek argi eta garbi frogatzen dute harri horiek berariaz jarri zirela jarri ziren moduan. Harri zirkulu edo cromlechei buruz informazio gutxi dago. Aveburykoa ikusgarria da. Ez da gutxiago Stonehengekoa, Ingalaterrako megalito multzo nagusia. Ez zen dena aldi batean eraiki, zenbaitetan baizik: lehenengo aldia Neolito Aroan egin zen (K.a. 2800tik aurrera), Brontze Aroan gainerakoak. Teknika aldetik perfektua da. Eguzkiak solstizioetan hartzen duen lekuaren arabera antolatua dagoela ematen du.
Kontinente osoko megalito kontzentraziorik handiena Etiopiaren hegoaldean da. Batzuk oso antzinakoek dira, C.a. X milurtekoak ere badaude eta. Gehienak, aldiz, "gazteagoak" dira: gure garaiko I milurtekoak (10.000 ale aurkitu dira).
Lurperatze megalitiko gehien Koreako Penintsulan dago. Mundu osoan dauden dolmen guztietatik % 40 hortxe daude. Azpimarratzekoa da tradizio megalitiko batzuk gaur egun ere praktikatzen direla kontinente honetan (Indonesiako irla batzuetan).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.