From Wikipedia, the free encyclopedia
McDonald's Corporation munduko janari azkarra zabaltzen duen jatetxe frankizia handiena da. Batik bat hanburgesak, oilakiak eta patata frijituak saltzen ditu jatetxeetan, baina, azken aldian, entsaladak, fruta eta azenario makilatxoak ere bai. Izan ere, janari azkarreko ikur bihurtuta, kritika andana jaso du gizentasuna bultzatzeagatik nahiz langile eta kontsumitzaileekiko jarrera etikorengatik
McDonald's | ||
---|---|---|
I'm loving it, Ich liebe es, C'est tout ce que j'aime, вот что я люблю, Me encanta, 我就喜欢, Gosto tanto eta Я це люблю | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | McDonald's Corporation | |
Mota | janari lasterreko jatetxe-katea, negozioa, marka erregistratua eta kapital irekiko enpresa | |
Jarduera sektorea | quick service restaurant sector (en) , foodservice (en) , accommodation and food service activities (en) eta food and tobacco industry (en) | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Izengoitia | Mickey D's, Megges, McDo, Mekáč, Мак; Макдак, マック, マクド, 麥記, Meki, Mekdi eta Méqui | |
Jarduera | ||
Honen parte | S&P 500, Dow Jones Industrial Average eta S&P 100 (mul) | |
Eskumendekoak | ||
Enplegatuak | 200.000 (2020ko abenduaren 31) | |
Ekoizpena | janari laster, Sausage McMuffin with Egg (en) , Big Mac (en) , Quarter Pounder (en) , Chicken McNuggets (en) , Filet-O-Fish (en) , McWings (en) , Grilled Chicken Burger (en) , Big N' Tasty (en) , McFlurry (en) , McChicken (en) , Patata frijitu, McRib (en) , McWrap (en) , gaseosa, apple turnover (en) , McFiesta (en) , McMelt Cheddar (en) , Q120507431 , Q120507433 , cherry tomate, Q120508111 , McNifico Bacon (en) , Q120507440 , Q120507444 , Q120507446 , cheeseburger (en) , hanburger, Q120508112 , Q120508113 , cheeseburger (en) eta chicken burger (en) | |
Negozio dibisioak | McCafé | |
Agintea | ||
Zuzendari exekutiboa | Chris Kempczinski (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | Delaware corporation (en) | |
Jabea | The Vanguard Group (en) , BlackRock eta State Street Corporation (en) | |
Zeren jabe | ||
Ekonomia | ||
Aktiboak | 52.626.800.000 $ (2020) | |
Kapital berekia | −7.824.900.000 $ (2020) | |
Diru-sarrerak | 23.182.600.000 $ (2022) | |
Irabazi garbia | 6.177.400.000 $ (2022) | |
Ustiapen-mozkina | 9.371.000.000 $ (2022) | |
Burtsa-kapitalizazioa | 173.430.000.000 $ (2021eko apirilaren 8a) | |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa | |
Historia | ||
Sorrera | 1940ko maiatzaren 15a | |
Sortzailea | ||
Sorlekua | San Bernardino | |
Jasotako sariak | Silver Anvil Award (2002) Silver Anvil Award (2004) | |
webgune ofiziala |
McDonald's Corporation, Ameriketako Estatu Batuetan, jatetxe gisa sortu zuten Richard eta Maurice McDonaldek San Bernardinon (Kalifornia) 1940an. Negozioa hanburgesa postu gisa bihurtu zuten, eta, geroago, enpresa frankizia bihurtu zuten, eta, 1953an, Urrezko Arkuen logotipoa Phoenixen (Arizona) aurkeztu zen. 1955ean, Ray Kroc, negozio-gizona, enpresan sartu zen frankizia-agente gisa, eta katea erosi zien McDonald anaiei. McDonald'sek Oak Brook-en (Illinois) zuen aurreko egoitza, baina, 2018ko ekainean, Chicagora eraman zuen bere egoitza nagusia[1][2][3][4].
McDonald's munduko jatetxe katerik handiena da diru sarreren arabera[5]; 2021etik aurrera, egunero, 69 milioi bezerori baino gehiagori ematen die zerbitzua 100 herrialde baino gehiagotako[6] 40.000 salmenta postu baino gehiagotan[7][8]. McDonald's ezagunagoa da hanburgesa, gazta-hanburgesa eta patata frijituengatik, nahiz eta haien menuan oilaskoa, arraina, fruta eta entsaladak bezalako beste produktu batzuk dauden. Gehien saltzen duten produktua beren patata frijituak dira, eta, ondoren, Big Mac-a[9]. McDonald's Korporazioko diru-sarrerak frankiziatuek ordaintzen dituzten alokairu, kanon eta tasetatik datoz, baita konpainian lan egiten duten jatetxeetako salmentetatik ere. 2018an argitaratutako bi txostenen arabera, McDonald's munduko bigarren enpresaburu pribatua da, 1,7 milioi langilerekin (Walmarten atzetik 2,3 milioi langilerekin)[10][11]. 2022tik aurrera, McDonald's-ek munduko seigarren baloraziorik altuena du.
McDonald's kritikatua izan da bere produktuek osasunean duten eraginagatik[12], enplegatuei ematen dien tratuagatik[13] eta beste praktika komertzial batzuengatik.[14]
Lehen McDonalds jatetxea 1940. urtean sortu zuten Richard eta Maurice anaiek San Bernardon (California). Jatetxea leku estrategiko batean jarria zegoen Ruta 66 famatua bertatik pasatzen zelako eta horrek asko lagundu zuen hasieran. 1954. urtean Ray Kroc[15] estatubatuarrak jatetxean bazkaldu zuen, eta anaiek zuten eraginkortasun eta lan egiteko erak txundituta utzi zuen Ray bezeroa. Hori dela eta, 1955 urtean anaiekin batera enpresaren bazkide izatera pasa zen. Kroc-ek anaiei ideia bat proposatu zien, enpresaren frankiziak zabaltzea AEB osoan zehar, horretarako Harry J. Sonneborn kontratatu zuen finantza gerente moduan, honen laguntzaz McDonald's Systems, Inc egitura estruktura legala sortuz. Gertakizun hau da enpresaren jaulkitze data.
1960. urtean,, Donald anaiek enpresa Kroc-i saldu zioten eta honek urte berean izena aldatu zion McDonald's Corporation izen berria ezarriz, eta salmenta hau 2.7 milioi dolarrekoa izan zen. Honetaz gainera,, 1960-1970 hamarkadetan hainbat gertaera nagusi gertatu ziren: lehengo,AEBtik kanpo zegoen lehen McDonalds-a ezarri zen Columbian (Kanada), handik gutxira Hego Amerikan ere lehenengoa ezarri zen Costa Rican, eta azkenik 500. jatetxea zabalduz AEBtan. Bestalde, 1960 hamarkadan ere, hain famatua den Ronald McDonald pailazoa kontratatu eta sortu zuen Kroc-ek, telebistan enpresaren lehengoetariko iragarki hain famatuak eginez.
XXI. mendean, McDonalds-en hain famatua den esaldia sortu zen iragarki kanpaina batean (“i´m lovin´ it) 100 herrialdetan ezarri zena gutxienez. Honez gainera, hainbat sustapen elkarketa egin zituen DreamWorks Animation, Starbucks, etabarrekin, eta honela sortu zuten Happy Meal menu ospetsua.[14]
Munduan zehar gutxi gorabehera 40.000 McDonald´s jatetxe daude, 118 herrialdeetan sakabanatuta.[16] Estatu Batuetan 13.000 jatetxe daude, munduan jatetxe gehien dituen herrialdea izanda; Espainian guztira 483 jatetxe daude.[17]
Sortutako lanari dagokionez, frankizia honek 23.000 lanpostu inguru sortu ditu Espainia mailan[18] eta 700 lan postu Euskadi mailan[19].
McDonald´s-ek 5.665 milioi $ fakturatu zituen 2022-eko lehen hiruhilekoan, behin gastuak kenduta mozkin totalak 3.050 milioi $ izan dira.[20] Gastuen portzentai handiena langileen soldatetara bideratuta dago. Espainia mailan batazbesteko soldata 1171€-koa da, eta 1274€-koa frankizia bateko arduradunarentzat.[21]
Big Mac Indizea erosmen ahalmena neurtzeko sortutako indize bat da, munduko ia frankizia guztietan produktu hau eskaintzen da eta honen balioa kontuan hartzen da erosmen ahalmena konparatzeko, baita herrialde horretan egondako inflazioa neurtzeko.[22]
Munduan zehar hainbat janari lasterreko jatetxe-kate daude McDonald´s enpresarekin lehian daudenak, haien artean; Subway , Domino´s, KFC... Baina, historian zehar lehia nagusia Burguer King jatetxe-katearekin izan da. Askotan ikus daiteke McDonald´s jatetxe baten ondoan Burguer King-eko jatetxe bat, honen zergatia, lehiakidetasun zuzena da eta joko-teoria-ren arabera erabaki hau optimoa da, konpetentzia zuzena dagoenean zerbitzu berbera eskaintzeko enpresen Nash oreka elkarren ondoan jartzea da, ahal dituzten bezero gehien irabazteko eta ez joateko beste jatetxera.[23]
McDonalds-en marketing-a bere “m” horia eta atzeko aldea gorria izateaz bereizten da mundu osoan zehar, nahiz eta Europan atzeko aldea berdea den. Izan ere berde kolorea ekologiko eta ingurmen zainketarekin lotua dago. Hasiera batean, marketing-a telebista iragarki eta kirol mota ezberdinen ekitaldien babesle ofiziala izatean datza (Joko Olinpikoak, adibidez).Telebista iragarki hauetan paper nagusia Ronald McDonald pailazoak zuen eta iragarkietan hartzaile nagusiak umeak ziren.[15]
Bestalde, McDonalds-en jatetxeak janaria kotxean erosi eta jateko erraztasunean oinarritzen da batez ere, nahiz eta bertan jateko aukera ere ematen duen ia jatetxe guztietan. Honek prestakuntza arina eta azkarra izatea dakar, beti ere zapore eta itxura berdina izanik edozein herrialdetan. Badaude herrialde batzuk non janaria zein menuak desberdinak diren herrialdeko jateko-ohituren arabera, nahiz eta herrialde gehienetan ematen den zerbitzua oso antzekoa izan.[24]
1974. urtean ireki egin zen lehen Ronald McDonald etxea, honen helburu nagusia diru-sarrera baxuko familien ume gaixoak tratatzea edota diru-laguntzak ematea zen. Hurrengo urteetan hainbat etxe berri egin ziren munduan zehar eta Ronald McDonald haurrentzako fundazioa sortu egin zen etxe hauek finantzatzeko eta hobetzeko.
Ez zen izan 1997. urtera arte non fundazioaren lehen egoitza ireki egin zen eta gaur egun ezagutzen dugun karitate fundazioa ezarri egin zen. Honen finantzazioa enpresak lortutako mozkinetik datoz, baina, parte bat bezeroetatik dator, jatxetzean jateko orduan aukera dago dohaintza egiteko eta fundazio honi bideratzeko. [25]
Gaur egun, fundazio honek 500.000 boluntario inguru ditu eta 62 herrialdeetan lan egiten dute. Guztira, estimatzen da zerbitzu hauei esker famileek 930 milioi $ inguru aurreztu dutela osasungintzan eta etxebizitzan.
Espainia mailan fundazio honek garrantzi handia izan zuen Covid-19-eko pandemian, diru-sarrera gutxiko familiei aterpea, lehengaiak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak emanez. [26]
McDonald´s-ek menu desberdinak eskaintzen ditu, mundu guztiak frankizian jan ahal izateko. Menu horien artean gouda sticks, beganoentzako menuak, zeliakoentzako menuak (gluten gabekoak) eta umeentzako menuak eskaintzen ditu. Umeentzako menuak arrakasta gehien duen menua da, Happy Meal deuitutakoa. Menu berezi honetan jostailu bat oparitzen dute umeak erakartzeko, eta horrekin beste konpainia bati promozioa egiten dio, adibidez nahiko normala da Pixar egindako filmekin kolaborazioa egitea, eta pelikula horren pertsonaien jostailuak oparitzea.
Hala ere, McDonald´s en produktu famatuena BigMac-a da. Hamburguesa hau 1967tik eskaintzen dute establezimendu guztietan. BigMac-a hiru ogiko hamburgesa da, eta barruan bi ternera zati, uraza, gazta, ozpinetako pepinoa eta BigMac saltsa espeziala ditu. Produktu hau hain famatua da estatubatuar kapitalismoaren sinbolo moduan erabiltzen dela askotan. Gainera The Economist aldizkariak BigMac-a erreferentzia gisa erabiltzen du herrialde desberdinetako bizi-kostuaren indize jakin bat zehazteko, BigMac index deitutakoa.[27]
Hanburgesez gain, beste hainbat produktu ditu horietako asko oilaskoarekin eginda adibidez, McNuggets-ak ere oso famatua den produktua. Azkenik, gaur egun produktu berriak ateratzen ari dira, horien artean, top fries bacon and cheese (patata frijituak bacon eta gaztarekin), eta gouda sticks (gouda gaztarekin egindako makila frijitu moduko zerbait).[24]
McDonald´s-eko buruzagi nagusia (CEO-a) Chris Kempczinski da . Kempczinski nagusi gorena izan baino lehen, beste kargu batzuetan egon zen 2015ean enpresan sartu zenetik. Adibidez, estrategia globala, negozioen garapena eta berrikuntza gainbegiratu behar izan zuen, lan horietan ideia onak eduki zituen eta horrek enpresan postuak igotzen lagundu zion. Zehazki, Estatu Batuetako McDonald´s-en presidentea izatea lortu zuen, non Estatu Batuetako 14.000 jatetxeen operazio komertzialak kudeatzen zituen.[28]
Gaur egun, postu hori lanpostu hori Joe Erlinger-ek betetzen du. Joe Erlinger 2002an sartu zen enpresan, estrategia eta negozio berrien garapen sailan. Handik aurrera kargu garrantzitsuagoak batetzen hasi zen, azpimagarrienak, nazioarteko eragiketa merkatuetako presidentea, non mundu osoko 6.000 jatetxeen operazioak kontrolatzen zituen (Txinan, Errusian…) eta McDonald's high growth markets-eko finantza zuzendaria ere izan zen.[29]
Enpresa gehienak bezala McDonald´s-ek garapen jasangarri bat lortu du, eta horretarako neurri desberdin batzuk aplikatzera konprometitu da. Jasangarritasun estrategia hiru aldagaietan makurtzen da, batez ere: energia eta mugikortasun elektrikoan, ontziak jasangarriak izatean eta birziklatzean. Horrekin, negozioan bertan ez ezik, dauden komunitateetan ere balioa sortzea bilatzen dute, komunitate horrekin lotura handitzeko.[24]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.