McCune–Reischauer
From Wikipedia, the free encyclopedia
McCune–Reischauer erromanizazio-sistema (hangul: 매큔•라이샤워 표기법) da koreera latindar alfabetora letraldatzeko dauden bi sistema nagusietako bat; bestea koreeraren erromanizazio berritua da. George M. McCune eta Edwin O. Reischauerrek sortu zuten 1937an. Hego Korean ofiziala izan zen 1984-2000 bitartean. Baina sistema hau ez da egokia ordenagailuz idazteko, ikur diakritikoak erabiltzen dituelako; hori dela-eta, koreeraren erromanizazio berritua ofizialdu zen. Ipar Korean, McCune–Reischauer sistemaren aldaera bat erabiltzen dute, ikur diakritikorik ez duena; zehazki, kontsonante hasperendunak adierazteko h letra erabiltzen du, apostrofoaren ordez.[1]