From Wikipedia, the free encyclopedia
Mazedoniar falangea Filipo II.a Mazedoniakoak sortu eta berak lehenik eta bere seme Alexandro Handiak ondoren Pertsiar Inperioaren konkistan erabili zuten infanteria formazio bat zen. Formazio hau nagusi izan zen guduetan aro helenistikoan zehar erromatar legioek ordezkoa hartu zuten arte. Bere eraginkortasun mailarik altuenera eraman zuen Alexandro Handiak, eta greziar munduan gudu sistema garaitezintzat hartzen zen Zinoszefalos (K.a. 197), eta, bereziki, Pidnako (K.a. 168) porrotak iritsi ziren arte.
Mazedoniar falangea, izatez, Tebaseko strategosak izan ziren Epaminondasek eta Pelopidasek K.a. IV. mendean, jada gainbehera zihoan arren, ordurarte polis greziarren artean nagusitu zen espartar hoplita sistemari aurre egiteko egin zituzten aldaketa taktikoen aurrean erantzun bezala sortu zen.
K.a. IV. mendearen erdialderaino, Mazedoniako Erresumak ez zuen eragin handirik izan kanpoaldearekiko, nagusitasun ekonomiko, kultural zein militarrean. Herrialdea zuhaitzez betetako mendiz eta zaldiak hazteko lautada egokiz betea zegoen, zaldi hauek mazedoniar armadaren zati nagusia zirelarik, eta, greziar eran, "lagunak" (hetairoi) izeneko aristokratek muntatzen zituzten.
Filipo II.a K.a. 359an boterera iritsi zenean, erakunde militarra berrantolatzen hasi zen, jada bere aurrekoek hasi zuten proiektua. Gerlarien emaitza kaxkarrak ikusita, entrenamendua garatu zuen, eta infanteriako elite profesionaleko tropa bat eratu zuen, "oinezko konpainia" (pezhetairoi) deitua, gerlari mota hauen balioa ikusteko. Errege berriaren erresumak barruko zein kanpoko mehatxupean zegoenez, armadan babestu zen herrialdea politikoki egonkortzeko eta kanpoan militarki nagusitzeko. Hau egiteko, Filipok Diodoro Sikulok deskribatutako zenbait neurri hartu zituen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.