idazle uruguaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Mauricio Rosencof (Florida, Uruguai, 1933ko ekainaren 30a -) gaztelaniazko idazle bat da.
Mauricio Rosencof | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Florida (Uruguai), 1933ko ekainaren 30a (91 urte) |
Herrialdea | Uruguai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, dramagilea, gidoilaria, antzerkigilea eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Fronte Zabala Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimendua |
Kazetari hasi zen lanean, eta antzezlea ere izan zen, baina 1960an bere lehen obra garrantzitsua, El Gran Tuleque (Tuleque Handia), estreinatu zenez gero, antzerkigintzan murgildu zen nagusiki, nahiz eta politikan ere aritu zen. Izan ere, gazteria komunisten batasunaren sortzailea eta Tupamaroen Nazio Askapenerako Mugimenduaren buruzagi izan zen.
1972an atxilotu eta torturatu egin zuten, eta 1973ko estatu-kolpean bahitu gisa hartu zuten beste zortzi presorekin batera; kanpoan gudarostearen kontrako erasorik izanez gero hil egingo zutela agindu zuten. Hamabi urte igaro zituen espetxean eta bizimodu lazgarria izan zuen; 1985ean aske utzi zuten, baina urte haietako bizipenak jaso zituen E. Fernández Huidobrorekin Memorias del calabozo (Ziegako oroitzapenak) izenburupean bildu zituen hiru liburukietan.
Bere antzezlanetan azpimarratzekoa da kontakizunetan sortzen dituen bikote kontrajarriak: poesia eta indarkeria, samurtasuna eta samina, kontzientzia eta eldarnioa. Gaztelaniaz idatzitako gaurko antzerkiko egile nagusietakoa da, eta bera da nazioartean ospe gehien duen uruguaitar idazleetako bat.
Hauek dira bere obra nagusiak: La valija (1961, Maleta,), Los caballos (1967, Zaldiak), El saco de Antonio (1985, Antonioren zakua) eta El regreso del Gran Tuleque (1987, Tuleque Handiaren itzulera).
Egun, Montevideon bizi da eta 2005etik Montevideoko Udal Intendentziako Kultura Zuzendaria da. Caras y Caretas aldizkarian zutabegile gisa aritzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.