From Wikipedia, the free encyclopedia
San Mateo (hebreeraz: מתי/מתתיהו, Mattay edo Mattithyahu, euskaraz: "Jaungoikoaren oparia"; antzinako grezieraz: Ματθαῖος, Matthaios) edo Mateo Levi Jesus Nazaretekoak hautaturiko apostoluetako bat izan zen. Adituen artean eztabaidatua da, Joan apostolua eta Mateo Ebanjelaria, Mateoren Ebanjelioa idatzi zuena, pertsona bera diren, baina Elizak bi egile direla onartzen du.
Mateo (apostolua) | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Israelgo Lurraldea, ? | ||
Bizilekua | Kfar Nahum | ||
Heriotza | Etiopia, 74 ( urte) | ||
Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza: burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Alphaeus | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Irakaslea(k) | Jesus Nazaretekoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | zerga-biltzailea, presbiteroa eta publican (en) | ||
Santutegia | |||
Irailaren 21 eta Azaroaren 16 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
|
Erromatarren zerga-biltzailea izan zen. San Ireneok dioenez, Palestinan predikatzen aritu ondoren, Etiopiara joan zen, eta han hil zuten. Jaia: irailaren 21a.[1]
Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: Salerno, Monzón, zerga-biltzaileak eta abar.
« | Antzina-antzinako tradizioaren arabera, ebanjelio hau hamabietariko ikasle batek idatzia izango litzateke, Mateo (ik. 9,9) edo Lebi (ik. Mk 2,14) zerga-biltzaileak, alegia. Halere, segur aski, bigarren belaunaldiko eta judu-jatorriko kristau bat du egilea, grekoa zekiena eta I.Z.ari buruzko irakaspenetan ongi aditua.
Konposizio-datari dagokionez, K.o. 80-90 bitartean koka daiteke, 70ean gertaturiko Jerusalemen hondamendiaren ondoren, gertakizun hau behin baino gehiagotan aipatzen baita (21,41; 22,7; 23,37-38). Badirudi Siriako Antiokian idatzia dela ebanjelioa: grekoz egiten zen han eta hiriak judu-kolonia ugaria zuen; bazen han kristau-elkarte bat ere, lehenengoetakoa hain zuzen (Eg 11,19-30), bertan juduak eta jentilak berehala nahasi zirelarik; Pedrok garrantzi handia zuen elkarte hartan (Ga 2,11-14), Mateoren ebanjelioan bezalaxe (15,15; 16,16-19; 17,24-27). Kanpo eta barru, egoera zailean bizi den elkarte batentzat idazten du Mateok. |
» |
—Elizen Arteko Biblia. 2008. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.