Massimo Bontempelli
From Wikipedia, the free encyclopedia
Massimo Bontempelli italiar idazlea (Como, 1878ko maiatzaren 12 ā Erroma, 1960ko uztailaren 21). Hainbat literatura-genero landu zituen; bere lanean XX. mendeko Italiako literaturaren joera nagusiak islatzen dira. Lehen poemetan forma klasikoak erabili zituen, baina ondokoetan magia eta eguneroko bizimodua elkartu nahia azaltzen du. Hala, Landolfirekin eta Dino Buzzatirekin batean errealismo magikoa aldarrikatu zuen. Bontempellik elementu fantastikoez gainera umorea azaltzen du eleberri anitzetan: Il figlio di due madri (1929), Vita e morte di Adria e dei suoi figli (1930), Gente nel tempo (1937). 1926an Novecento aldizkaria sortu zuen.[1] Egin zituen antzerki-lanak ere, metafisikaz eta poesiaz kutsatuak, giro fantastikoan kokatuak daude: Nostra Dea (1928), Nembo (1938). Italian surrealismoaren sortzailea izan zen.[2]
Massimo Bontempelli | |||
---|---|---|---|
1948ko maiatzaren 8a - 1950eko otsailaren 2a Hautetsia: 1st Legislature of Italy (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Como, 1878ko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1878ko maiatzaren 12a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1960ko uztailaren 21a) | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Erroma, 1960ko uztailaren 21a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Udako hilerria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Turingo Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, musikagilea, eleberrigilea, saiakeragilea, antzerkigilea, zientzia-fikzio idazlea, politikaria, itzultzailea eta literatoa | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Royal Italian Army (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||