Masa-espektrometro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Masa-espektrometria substantzia baten molekulen banaketa bere masaren arabera zehaztea ahalbidetzen duen analisi-teknika da. Masa-espektrometroa elementu kimiko eta isotopo atomiko ezberdinen konposizioa zehaztasun handiz aztertzeko aukera ematen duen gailua da, nukleo atomikoak masa eta kargaren arteko erlazioaren arabera (m/q) bereiziz. Konposatu bat osatzen duten elementu kimiko desberdinak identifikatzeko edo konposatu bereko elementu ezberdinen eduki isotopikoa zehazteko erabil daiteke. Gas-kromatografo batean, detektagailu gisa aurkitzen da maiz, ingelesez GC-MS izenez ezagutzen den teknika hibridoan.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e2/NanoESIFT.jpg/220px-NanoESIFT.jpg)
Masa espektrometroak ioien masa/karga erlazioak neurtzen ditu, aztertu beharreko konposatuaren material-sorta bat berotuz atomo desberdinak lurrundu eta ionizatu arte. Ioi-sortak eredu zehatz bat sortzen du detektagailuan, eta horrek konposatua aztertzeko aukera ematen du. Industrian oso erabilia den teknika da erdieroaleen, biosentsoreen, kate polimeriko konplexuen, sendagaien, sintesi kimikoko produktuen, analisi forentseen, ingurumenaren kutsaduran, lurrinetan eta, hautsi gabe, lurrin fasera pasa eta ionizatu daitezkeen mota guztietako analitoetan.