Salemeko sorgin-epaiketetan exekutatua From Wikipedia, the free encyclopedia
Mary Eastey (Great Yarmuouth, Ingalaterra, 1634ko abuztuaren 24a - Salem (gero Danvers), Massachusetts, AEB, 1692ko irailaren 22a), Massachusetts kolonialeko Salemgp sorginkeria prozesuan zigortu eta exekutatutako emakumea izan zen.[1]
Mary Eastey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Great Yarmouth, 1634ko abuztuaren 24a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Salem, 1692ko irailaren 22a (58 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxekoandrea |
Mary Towne jaio zen. Gurasoak William Towne eta Joanna izan ziren. Zortzi neba-arreba ziren. Rebecca Nurse eta Sarah Cloyce ahizpak ere akusatuta egon ziren. 1655ean Isaac Easteyrekin ezkondu zen, 1627ko azaroaren 27an Ingalaterran jaiotako Topsfieldeko baserritar eta upelgile batekin. Hamaika seme-alaba izan zituzten: Joseph (1657-1739), Sarah (1660-1749), John, Isaac (1662-1714), Anna, Benjamin, Samuel, Jacob, Josuah, Jeffrey eta Mary.
Bere ahizpak bezala, herritar errespetatua eta elizkoia zen eta akusazioa ezustekoa izan zen. 1692ko apirilaren 22an, Easteyk eskuak bildu zituen, eta Mercy Lewisek, akusatzaileetako batek, keinua imitatu eta eskuak banantzeko gai ez zela ziurtatu zuen, Easteyk bere eskuak askatu zituen arte. Easteyk burua makurtu zuenean, lotsatutako neskek lepoa moztu nahi ziela garrasi egin zuten. Bere histeriaren aurrean, Mary Eastey elokuentziaz defendatu zuen bere burua, eta Hathorne epaileak akusatzaileeei ea ziur zeuden emakume horrexek zeuzkan atsekabetuta galdetu zien.[2][3]
Maiatzaren 18an askatu zuten. Hala ere, maiatzaren 20an Mercy Lewisek esan zuen Easteyren espektroak eraso egiten ziola. Bigarren atxiloketa-agindua eman zuten eta gau horretan bertan, Eastey bere ohetik atera eta kartzelara itzuli zuten. Easteyk eta Cloycek lehen eskaera bat idatzi zuten gortean; besteak beste, "espektro-ebidentzia" kontuan ez hartzeko eta akusatzaileak deklaratu baino lehen banantzeko eskatzen zuten. Irailaren 9an epaitu eta heriotza-zigorra ezarri zioten.[4]
Robert Caleft Mundu ikusezineko mirari gehiago lanean, Easteyren agur serio eta hunkigarria deskribatu zuen, lana gauzatu aurretik, irailaren 22an, Martha Corey, Ann Pudeator, Alice Parker, Mary Parker, Wilmot Redd, Margaret Scott eta Samuel Wardwellekin batera. Cotton Matherrek, gero lotsatzeko, honelaxe deskribatu zituen: "Infernuko zortzi irabiatzaile". Soka jarri aurretik, Easteyk otoitz egin zuen sorgin-ehiza amai zedin. Rebecca Nurse ahizpa, urkatua izan zen uztailaren 19an, baina Sarah Cloyce 1693ko urtarrilean askatu zuten.[5]
Halaber, Easteyren bigarren eta azken eskaera argitaratu zuen bere obran, eta zera esan zuen dokumentu hunkigarriagorik ez zitzaiola inoiz epaile bati zuzendu.[6] Han, Maryk ez zuen bere bizitzaren alde egiten, faltsuki akusatutakoen alde baizik. 1711n, gobernuak Easteyren familiari hogei libera eman zizkion bidegabeko exekuzioaren kalte-ordainetan. Isaac alarguna 1712ko ekainaren 11n hil zen.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.