UEUko zuzendari ohia (1976-1983) From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Orbe Monasterio (Errigoiti, Bizkaia, 1934ko abenduaren 7a) Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1976tik 1983 arte. Apaiz katolikoa da, Euskal Filologian lizentziaduna eta ohorezko euskaltzaina. Diktadura frankistaren aurka eta Euskal Herriko langileen alde ziharduen Gogor apaiz taldeko kide izan zen. Zamorako apaiz kartzelan preso izan zuten 1969tik 1972ra bitartean, eta espetxetik irten ostean Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes. Han hasi zen lanean sortu berria zen Udako Euskal Unibertsitatean (UEU).[2][3] Euskarazko hainbat hiztegi sortu dituen Bostak Bat taldearen kolaboratzaile sutsua da. Euskal Apaiz Koordinakundeko, Bizkaiko Abadeen Foroko eta Herria 2000 Eliza kolektiboko kide ere izan da.[4]
Martin Orbe | |||
---|---|---|---|
1976 - 1983 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errigoiti, 1934ko abenduaren 7a (89 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Orbe 1958an apaiztu zen, eta 20 urtez izan zen Zeanuriko abadea. Gogor apaiz taldeko kidea ere izan zen, eta Bilboko Elizbarrutian itxialdia eta gose greba egin ostean, atxilotu egin zuten 1969an. 1972ra arte izan zuten preso Zamorako apaiz-kartzelan.[5][1]
Espetxetik irtendakoan Ipar Euskal Herrira egin zuen ihes, eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) indartzeko lanean jardun zen. UEU Hegoaldera eramatea erabaki zen UEUko 1976ko ekitaldiko azken eguneko bileran eta, horrekin batera, Martin Orbe UEUko zuzendari hautatu zuten. Kargu horretan iraungo zuen 1983 arte.[3]
Martin Orbek buru-bihotzez ekin zion UEUren egitura Hegoaldean sortu eta sendotzeari, Talde Eragilea ondoan zuela. Ekitaldirako baimena lortzea nekeza izan zen (Martin Orberen eta garai hartan Espainiako Barne Arazoetako ministroa zen Rodolfo Martin Villaren arteko eskutitzak lekuko); baina, azkenik, ikastaroak hasteko hilabete baino gutxiago falta zela, Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministeriotik baimena iritsi zen. Iruñean, Euskal Herriaren hiriburu historikoan, ekin zion UEUk Hegoaldeko lehen jardunaldiari (1977), oso garrantzitsua izan zena: batetik, lehen aldiz, ikastaldi berezituak antolatu ziren, sailez sailekoak. Bestetik, lehen liburuak argitaratu zituen UEUk, unibertsitate-mailan inoiz argitaratutako euskarazko aurrenekoak hain zuzen.
2012ko urriaren 18an UEUren I. Merezimendu Saria eman zioten, euskal kulturgintzan egindako lana omentzeko.[6]
2014ko maiatzaren 30ean, euskaltzain ohorezko izendatu zuten.[7][8][9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.