From Wikipedia, the free encyclopedia
Mariskala[1], halaber marexala (Ipar.), gradu militar bat da, nazioen arabera maila desberdina duena.
Antzinako alemaniar armadan, ofizialen mailan, gradu gorena zen. Gauza bera gertatzen da Erresuma Batuko eta Frantziako lurreko armadan. Herrialde horiek, gradu honetarako igoera, gerra garaian baino ez dute baimentzen. Alemanez Generalfeldmarschall bezala itzultzen da.
RAF britainiarrean, ofizial jeneralek marshall hitza erabiltzen dute euren graduazioetan, jeneral hitzaren ordez.
Nafarroako Erresuman 1390ean sortu zen Nafarroako mariskal kargua Karlos III.a erregearen erabakiz[2], eta, banderazain edo kondestablearen ondotik, erresumako bigarren kargu militarra izan zen.
Espainian, Filipe V.a erregearen garaitik behintzat, brigadier eta lotinant jeneral graduen artean dago gradu hau. Jeneral osoko lehen lanpostu bezala kontsideratua izan zen. 1889ko uztailaren 20ko lege baten bidez, gradu hau dibisioko jeneral oraingo graduagatik aldatu zen.
Frantziar Iraultzaren aurreko Frantzian, Maréchal de champ izeneko gradua existitzen zen. Gradu honek Napoleonen garaira arte iraun zuen. Espainian erabiltzen zenaren baliokidea da. Baita Maréchal de Francen baliokide bezala. Azken hau frantziar armadako gradurik gorena zen, eta oraindik ere hala da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.