Marie Equi
Mediku eta aktibista estatubatuarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Equi (New Bedford, AEB, 1872ko apirilaren 7a ā Portland, 1952ko uztailaren 13a)[1] AEBko mediku eta aktibista izan zen, Estatu Batuetako mendebaldean gaixo pobreak eta langile klasekoak artatzen jardun zuen lehen medikuetako bat. Modu erregularrean ematen zuen kontrazepzioari eta abortuari buruzko informazioa, bi praktika horiek legez kanpokoak ziren garai batean. Aktibista politiko gisa, erreforma zibikoen eta ekonomikoen alde lan egin zuen, eta horien artean azpimarratzekoak dira emakumeen boto-eskubidea eta zortzi orduko lanaldia. 1913ko langileen greba batean polizia batek kolpatu ondoren, Equi mugimendu anarkistarekin eta langile mugimendu erradikalarekin lerrokatu zen.
Marie Equi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Bedford (Massachusetts), 1872ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Portland, 1952ko uztailaren 13a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Bedford High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, sindikalista, bakearen aldeko aktibista eta sufragista |
Kidetza | National American Woman Suffrage Association (en) |
Equi lesbiana zen, eta Harriet Frances Speckartekin (1883 - 1927ko maiatzaren 15a) harremana izan zuen hamarkada batez baino gehiagoz. Bi emakumeek haur bat adoptatu eta hazi egin zuten, sexu bereko kidez osatutako familia alternatibo baten eredu goiztiarra bihurtuz Estatu Batuetan. Politika erradikalagatik eta sexu bereko pertsonen arteko harremanengatik, Equik diskriminazioaren eta jazarpenaren aurka borrokatu zuen. 1918an, Equi Sedicion Act (sedizioaren aurkako legea) delakoaren ondorioz kondenatua izan zen, Estatu Batuek Lehen Mundu Gerran parte hartzearen aurka hitz egiteagatik. Estatuko San Quentin Estatu Presondegian hiru urteko zigorra ezarri zioten. Espetxean preso egondako emakume lesbiana eta erradikal bakarra izan zen.