Maria Ortiz de Abaroa
XVI. mendeko emakume aberatsa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Ortiz de Abaroa (? - Lekeitio, Bizkaia, XVI. mendea) emakume aberats bat izan zen, XVI. mendekoa. Bere ondasun gehienak 1579. urtean erosi zituen, bere senar Gartzia Uribe kapitaina hil ondoren.
Maria Ortiz de Abaroa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lekeitio, |
Jarduerak | |
Jarduerak | lur-jabea |
Eragin zuen | Lekeitio eraldatu zuen, oin berriko etxeak eraikiz (ex novo jarduera) eta —hainbat dokumentuk erakusten dutenez— balearen olioarekin salerosketa eginez. |
Lurraren jabetzak botere-ikur nagusietako bat izaten jarraitzen zuen XVI. mendearen erdialdean, eta nobleziaren eta hiri-oligarkien aberastasun eta gizarte-ospe iturri nagusietako bat izan zen.
XVI. mendearen amaieran Lekeitioko hiribildua sute eta izurriteak suntsitu zuten eta María Ortiz de Abaroa izan zen zoritxar horien onuradunetariko bat. Bere ohiko jarduera etxeak ex novo eraikitzea izan zen; hau da, suntsituta geratu den tokian, oin berriko etxeak eraikitzea.
1580an, adibidez, harizti bat eta gaztainadi bat erosi zituen Maria Magdalena baselizaren[1] ondoan. 1598 eta 1589an, hainbat lur eta intxaurrondo erosi zituen Ispasterren. Aberastasun gehienak mahastietan, sagastietan, hariztietan eta intxaurrondoetan inbertitu zituen, batez ere Amorotoko, Ispasterko eta Mendexako elizateetan. Arranegi kalean Upa-etxea dorretxea[2] eraiki zuen. Bertan, beste hiru orube zituen, dorretxearekin muga egiten zutenak.
García de Uribe kapitainak eta bere emazteak 1573an Beaskokaleko etxe bat erosi zuten 105 dukaten prezioan, eta ondoren 1.500 dukatean beste bi orube gehitu zitzaizkion, etxe berri bat eraikitzeko. Etxeko upeltegiek bale-olioa ontziratzeko 21 tina zituzten.
1605. urtean etxe batzuk eraiki zituen Errege kalean, hareatzaren gainean, Zubietako dorre zaharrarekin muga egiten zutenak, eta horregatik nolabaiteko auzia izan zuen bere bilobarekin. Gainera, dendak zituzten bi etxe txikiren jabea zen plazan. Bi etxe horiek hipotekatu egin zituen bere arimaren aldeko mezak esateko. Bereak ziren errenten dirua lur lauan eta inguruko elizateetan kokatutako etxeetan inbertitu zuen: Amorotoko elizatean kokatutako Hurguingo etxea eta baserria, bere garaiarekin, lurrekin eta jabetzekin.[3]