From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Lorenza Barrenetxe Iriarte (Chascomús,1926ko uztailaren 3 – Buenos Aires, Argentina, 2016ko urtarrilaren 5), euskal jatorrizko argentinarra, Raúl Alfonsín presidentearen emaztea izan zen eta, ondorioz, Argentinako Lehen Andre 1983tik 1989ra.
Maria Lorenza Barrenetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chascomús (en) , 1926ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2016ko urtarrilaren 5a (89 urte) |
Hobiratze lekua | La Recoleta hilerria |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Raúl Alfonsín |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | Lehen Dama |
Gurasoak nahiz eta Chascomúsen jaioak izan, jatorri euskalduna zuten: Felipe Barrenetxe Etxaide (1898-1984) eta Maria Lorenza Iriarte. Chascomús probintzian asko dira euskaldun jatorriko biztanleak. Raúl Alfonsín bera 19 urte zituenean ezagutu zuen, 1940. hamarkadan. 1949ko otsailaren 4ean ezkondu ziren eta Mendozako probintziara joan ziren bizitzera. Sei seme-alaba izan zituzten: Ana Maria (1950), Ricardo Luis (1952), Marcela (1953), Maria Ines (1954), Jabier Ignacio (1956) eta Ricardo (1951), azken hau politikaria ere bai. 1955an, haren senarrarekin batera, euskal komunitateak Jose Antonio Agirre lehendakariari eskaini zion bazkarian hartu zuen parte.[1]
Ideologikoki tradizionala, publikoki agertzea ez zuen gustukoa. Dena dela, 1985an Espainiako erregeak jaso zituen eta, baita ere Ronald Reagan eta Nancy. Herritarren artean "La pueblerina" (abarkadun) ezizenaz ezagutzen zuten.
2009ko martxoan, haren senarra hil zenean, osasunez makal zebilenez, hiletara ezin izan zuen joan. Barrentxe 2016an hil zen, 89 urte zituelarik.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.