From Wikipedia, the free encyclopedia
MariaDB datu-baseak kudeatzeko sistema erlazional libre bat da. Oracle Corporationek MySQLren jabea zen Sun Microsystems erostean MySQLren jatorrizko garatzaileetako batzuk GNU Lizentzia Publiko Orokorra lizentziapean libre mantentzeko asmoz sortutako fork bat da.[1]
MariaDB | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Michael Widenius (en) |
Sorrera-urtea | 2009 |
Argitaratze-data | 2009 |
Argitaletxea | MariaDB Foundation (en) |
Azken bertsioa | 11.6.1 |
Honen izena darama | Maria Widenius (en) |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Euskarria | Amazon Web Services eta Google Cloud Platform (mul) |
Programazio-lengoaia | C, C++ eta Perl |
Irakur dezake | Microsoft Windows, MacOS X, Linux, Solaris eta OpenBSD (mul) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU General Public License eta GNU Lesser General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | MySQL |
Ekoizpena | |
Garatzailea | MariaDB Corporation Ab (en) , Michael Widenius (en) eta MariaDB Foundation (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Ez |
mariadb.com | |
Iturri-kodea | https://github.com/MariaDB/server |
MariaDBk MySQLrekin bateragarritasun handia izateko asmoa du, ordezkapen erraza ziurtatzeko: liburutegien baliokidetasun bitarra eta MySQLren API eta komandoekin bat etortzea.[2]
Garatzaile-burua Michael "Monty" Widenius da, MySQL ABren sortzaileetako bat. Bere alaba gazteenak Maria izena du eta hortik dator MariaDB izendapena, MySQL izendapena My izeneko bere beste alabaren izenetik datorren bezala.[3]
Bertsioa | Jatorrizko argitaratze data | Azken bertsioa | Argitaratze data | Egoera |
---|---|---|---|---|
5.1 | 2009-10-29[4] | 5.1.67 | 2013-01-30[5] | Egonkorra (GA) |
5.2 | 2010-04-10[6] | 5.2.14 | 2013-01-30[7] | Egonkorra (GA) |
5.3 | 2011-07-26[8] | 5.3.12 | 2013-01-30[9] | Egonkorra (GA) |
5.5 LTS | 2012-02-25[10] | 5.5.68 | 2020-05-12[11] | Egonkorra (GA) |
10.0 LTS | 2012-11-12[12] | 10.0.38 | 2019-01-31[13] | Egonkorra (GA) |
10.1 LTS | 2014-06-30[14] | 10.1.48 | 2020-11-04[15] | Egonkorra (GA) |
10.2 LTS | 2016-04-18[16] | 10.2.44 | 2022-05-20[17] | Egonkorra (GA) |
10.3 LTS | 2017-04-16[18] | 10.3.39 | 2023-05-10[19] | Egonkorra (GA) |
10.4 LTS | 2018-11-09[20] | 10.4.34 | 2024-05-16[21] | Egonkorra (GA) |
10.5 LTS | 2019-12-04[22] | 10.5.25 | 2024-05-16[23] | Egonkorra (GA) |
10.6 LTS | 2021-04-26[24] | 10.6.18 | 2024-05-16[25] | Egonkorra (GA) |
10.7 | 2021-09-17[26] | 10.7.8 | 2023-02-06[19] | Egonkorra (GA) |
10.8 | 2021-12-22[27] | 10.8.8 | 2023-05-10[19] | Egonkorra (GA) |
10.9 | 2022-03-23[28] | 10.9.8 | 2023-08-14[29] | Egonkorra (GA) |
10.10 | 2022-06-23[30] | 10.10.7 | 2023-11-13[29] | Egonkorra (GA) |
10.11 LTS | 2022-09-26[31] | 10.11.8 | 2024-05-16[32] | Egonkorra (GA) |
11.0 | 2022-12-27[33] | 11.0.6 | 2024-05-16[34] | Egonkorra (GA) |
11.1 | 2023-03-27[35] | 11.1.5 | 2024-05-16[36] | Egonkorra (GA) |
11.2 | 2023-06-20[37] | 11.2.4 | 2024-05-16[38] | Egonkorra (GA) |
11.3 Rolling | 2023-09-20[39] | 11.3.2 | 2024-02-16[40] | Egonkorra (GA) |
11.4 LTS | 2023-12-24[41] | 11.4.2 | 2024-05-30[42] | Egonkorra (GA) |
11.x Rolling | 2023-09-20[39] | 11.5.1 | 2024-05-30[43] | RC |
2012ko abenduan Michael Widenius, David Axmark eta Allan Larssonek MariaDBren garapena ikuskatzeko sortutako fundazio bat iragarri zuten.[44][45] 2013ko apirilean Fundazioak ondorengo izendapenak iragarri zituen: Simons Phipss idazkari eta behin-behineko zuzendari exekutibo, Rasmus Johansson kontseiluko lehendakari eta Andrew Katz, Jeremy Zawodny eta Michael Widenius kontseiluko kide,[46] Eclipse Foundationen antzeko gobernatza-eredua sortu nahi zutela iragarriz. Kontseiluak, Mike Milinkovich, Eclipse Foundationeko zuzendari exekutiboa, aholkulari bezala izendatu zuen trantsizioa gidatzeko.[46]
2013ko apirilean, Oraclek MySQL erosi ondoren MySQLko exekutibo eta inbertitzaile ohiek sortutako SkySQL Corporation Ab konpainiak iragarri zuen Monty Program ABrekin bateratzen zirela eta MariaDB Foundationekin bat egiten zutela. MariaDB Foundationek Widenius CTO izendatu zuen.[47]
Simons Phippsek 2014an utzi zuen bere kargua, MariaDB marka SkySQLri saltzean. Beranduago adierazi zuenez: "Konpainiak fundazio independente bat ez zuela onartuko nabarmen geratu zenean utzi nuen".[48][49]
2014ko urriaren 1ean SkySQL Corporation ABek MariaDB Corporation AB izen berria hartu zuen,[50] MariaDB zerbitzariaren garapenaren bultzatzaile eta babesle nagusia dela adierazteko.[51]
MariaDB Corporation ABren marka erregistratu bat da MariaDB[52] eta MariaDB Foundationek lizentziapean erabiltzen du.[53]
2016ko abuztuaren 16an MariaDB Corporationek bere MaxScale datu-base proxy softwarearen 2.0 bertsioak software librea izateari utziko ziola iragarri zuen.[54] Erabaki horrek zalaparta handia eragin zuen.[55]
Google,[56] Mozilla[57] eta Wikimedia Foundationek[58] MariaDB erabiltzen dute.
Hainbat Linux and BSD banaketetan erabil daiteke MariaDB,[59] adibidez, Ubuntun (14.04 LTStik aurrera).[60] Horietako batzuk MariaDB lehenesten dute, hala nola, Arch Linux,[61] Manjaro,[62] Debian (Debian 9tik aurrera),[63] Fedora (Fedora 19tik aurrera),[64][65] Red Hat Enterprise Linux (RHEL 7tik aurrera),[66][67] CentOS (CentOS 7tik aurrera),[68] Mageia (Mageia 2tik aurrera),[69] openSUSE (openSUSE 12.3tik aurrera),[70] SUSE Linux Enterprise Server (SLES 12tik aurrera)[71] eta OpenBSD (5.7tik aurrera).[72]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.