musikari frantsesa From Wikipedia, the free encyclopedia
Marguerite Marie Charlotte Long (Nîmes, 1874ko azaroaren 13a - Paris, 1966ko otsailaren 13a) pianista eta pedagogo frantsesa zen.
Marguerite Long | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nimes, 1874ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1966ko otsailaren 13a (91 urte) |
Hobiratze lekua | cimetière Saint-Baudile (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joseph de Marliave (en) (1906 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antonin Marmontel (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea eta musika-irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Nazioartean piano-jole ezaguna, garai modernoko errepertorio frantsesean gailendu zen, baina baita Chopin eta erromantikoetan ere. Jacques Thibaudekin batera, Long-Thibaud nazioarteko lehiaketa sortu zuen.
Marguerite Long Nîmesen jaio zen, 1874ko azaroaren 13an[1]. Pierre Longen eta Anna Théronen alaba zen. Haren ahizpa zaharrena, Claire, Nîmeseko Kontserbatorioko piano-irakasle izendatu zuten 17 urte zituela.[2][3]
Théodore Dubois Parisko Kontserbatorioko irakasleak Nîmesko Kontserbatoriora egindako biretako batean hauteman zuen Long, hark 12 urte besterik ez zituela. Dubois-i esker, Parisko Kontserbatorioan onartu zuten. Hamabost urte zituela gazteen lehen piano-saria jaso ondoren, Antoine-François Marmontelen ikasle bihurtu zen.
1893ko otsailaren 28an, 19 urterekin debutatu zuen kontzertuan, Parisen. Alta, haren karrera geldiarazi zuten garai hartako musika-hedabideek bakarlari birtualekiko zuten gustu eskasak eta emakumeei sormen-gaitasun oro ukatzen zieten gizarte-aurreiritziek. 1903 arte ez zen berriz agertu jendaurrean; Lamoureux kontzertuetan izan zen.
1906an, Joseph de Marliave musikariarekin ezkondu zen Parisen, zeina ezaguna baitzen, batez ere, Beethovenen kuartetoetan egindako lanagatik. Lotura estua zuen Gabriel Faurérekin. Faurék sartu zuen Marguerite “mende hasierako musika frantses” ezagunaren unibertsoan. 1914an, senarra hil egin zioten gerran, eta musika-karrera osoa geldiarazi nahi izan zuen, baina Claude Debussyk berriz ere pianora ekarrarazi zuen, zuzenean berarekin lan egitea eskainita. Ondorioz, Debussyren obraren gordailuzain garrantzitsua izan zen.
1966ko otsailaren 13an hil zen, bere etxean, Parisko 17. barrutiko Armada Handiaren etorbideko 16an, eta haren hiletak San Ferdinand des Ternes elizan egin ziren. Nîmesko Saint-Baudile hilerrian dago ehortzirik.[4][5]
Marguerite Longek irakaskuntzara jo zuen: 1926an, laguntzaile izendatu zuten Parisko Kontserbatorioan, eta bertan irakatsi zuen 1940 arte[6].
1918an, Debussy hil ondoren, Maurice Ravelen musikaren zerbitzura jarri zen, bere laguna baitzen. Hark Le Tombeau de Couperin sortu zuen, ohorezko zelaian hildako lagunei omenaldia egiteko. Seigarren eta azken piezak, Toccata, haren senar Joseph de Marliaveri eskainiak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.