idazle espainiarra (1605-1688) From Wikipedia, the free encyclopedia
Marcela del Carpio (Toledo, 1605eko maiatzaren 8a - Madril, 1688ko urtarrilaren 9a), Marcela de San Félix ahizpa izenaz ere ezaguna, Trinitateko moja, antzerkigilea eta poeta espainiarra izan zen, Lope de Vega eta Micaela de Lujánen alaba.
Marcela de San Félix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcela Lope de Vega Carpio y Luján |
Jaiotza | Toledo, 1605eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1688ko urtarrilaren 9a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Lope de Vega |
Ama | Micaela de Luján |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja, idazlea eta poeta |
Genero artistikoa | olerkigintza antzerkia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Trinitario |
Gurasoak Lope de Vegaren eta Micaela de Luján aktorea izan ziren. Aitak Camila Lucinda, Lucinda edo Luscinda deitzen zion bertsotan. Lope Félix anaia bezala, Marcela neskame batek zaindu zuen Juana de Guardo amaordea hil zen arte (1613). 1621eko otsailaren 2an, 16 urte zituela, Madrilgo Trinitaria Oinutsen komentuan sartu zen, Marcela de San Félix ahizpa izenarekin.
Marcela komentuko ia lan guztiak bete zituen: hiru aldiz ama nagusia izan zen, nobizien irakaslea, hornitzailea, errefektorioaren arduraduna eta oiloen ardura zuena.
Aitarekin harreman oso ona zuen eta literatura-ohituretan imitatu zuen bai bertsoak bai eta gai erlijiosoetako komediak konposatzen zituenean. Gainera, lan guztietan egiten zuen aktore lana.
Bost idazki liburuki eta idatzitako autobiografia espirituala utzi zituen, lau liburukirekin batera erre zena, bere konfesore pertsonalak aholkatuta. Ondorioz, iritsi zaizkigunak hogeita bi erromantze, bi segidilla, bilantziko bat, hamarreko bat, endetxa bat, zortzi laudorio, lira bat eta sei antzezlan (Coloquios espirituales 'Elkarrizketa espiritualak' izenekoak). Bere lanean aparteko zirikatze satirikoa eta metrika eta hizkuntzaren erabilera berezia nabarmendu behar dira. Lanen artean: Las virtudes ('Bertuteak'), Muerte del apetito o La estimación de la religión('Apetituaren heriotza edo Erlijioaren estimazioa') eta zenbait laudorio, horietako asko ladiskideen moja sartzeagatik eskainita, baita Breve festejo ('Ospakizun laburra ere'), 1653ko Errege gauean antzeztutako lan alegorikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcela de San Félix |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.