Maracaiboko aintzira

Venezuelako aintzira From Wikipedia, the free encyclopedia

Maracaiboko aintziramap

Maracaiboko aintzira[1] Venezuelako ipar-mendebaldean —Zulia estatuan— dagoen ur gaziko aintzira da. Iparraldeko muturrean dagoen 55 kilometroko itsasarteak Venezuelako golkoarekin lotzen du eta ibai askok dute ahoa aintziran; handiena Catatumbo ibaia da. Hego Amerikako aintzirarik handiena da, 13.210 km² baititu, eta munduko zaharrenetariko bat. Itsasoarekin hain lotura handia duenez, golkotzat ere har liteke, baina oro har aintziratzat hartzen da, eta arrasto geologikoek erakusten dute guztiz aintzira izan zela iraganean.

Thumb
General Rafael Urdaneta zubia munduko luzeenetarikoa da, eta Maracaibo hiriaren komunikabideetako bat
Datu azkarrak Maracaiboko aintzira (Gaztelaniaz) Lago de Maracaibo, Datu orokorrak ...
Maracaiboko aintzira
(Gaztelaniaz) Lago de Maracaibo
Thumb
Datu orokorrak
Garaiera0 m
Motaaintzira
Luzera99 km
Zabalera67 km
Azalera13.210 km²
Sakonera60 m
Bolumena280 km³
Geografia
Thumb
Koordenatuak9°48′57″N 71°33′24″W
KokapenaMaracaibo
Estatu burujabe Venezuela
Venezuelako estatua Zulia
Venezuelako udalerriaMunicipio Maracaibo
Hidrografia
Betebidea
HustubideaVenezuelako golkoa
Itxi

155 km da luze, lekurik zabalenean 120 km da zabal, eta gehieneko sakontasuna 30 m-koa du. Mendiek inguratzen duten sakonune batean dago. Antillak eta Venezuelako golkoa lotzen ditu. Petrolio asko du. Alonso de Ojedak aurkitu zuen 1499an. Maracaiboko aintziraren ertzetan daude Hego Amerika guztiko petrolio hobi aberatsenak.

Maracaiboko aintziraren gainetik eraikitako General Rafael Urdaneta zubia (8,7 km luze; 1962an eraikia), munduko zubi luzeenetariko bat da.

Aintzirako biztanle batzuk oraindik bere uren gainean bizi dira, palafito izeneko eraikinetan.

Historia

Aintziraren eskualdeko lehendabiziko biztanleak Goajiro tribukoak ziren, Arawakan familiako hizkuntzaz aritzen dutenak.

Aintzira aurkitzeko lehenengo europarra Alonso de Ojeda zen, 1499ko abuztuaren 24an, Ameriko Vespuziorekin bidaiatzen ari zela. Maracaibo hiria aintziraren mendebaldeko kostan 1529an sortu zuten.

1823ko uztailean, Maracaiboko aintzirako gudua izan zen, Venezuela bere independentzia lortzeko gerran.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.