Gipuzkoako kultur elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna kultura elkartea da, 1992ko azaroaren 5ean sortua; Andoain, Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Larraulgo euskaltzale batzuen eskutik, eta Beterriko eskualde zabalean euskararen erabilera suspertu eta zabaltzeko eta euskal kultura bultzatzeko helburuarekin jaio zen. 2004an, Urnietara zabaldu zen, Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarra izenarekin. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna eskualde mailako euskara- eta kultura-elkartea baino gehiago da, hainbat ekimen Gipuzkoara eta Euskal Herri osora hedaturik antolatzen baitu; badu nazioarteko ekimenik ere. Zuzendaritza eskualde eremuko egituraz antolatzen da; herriz herriko ahaldunak ditu herriko arduradun gisa.
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna | |
---|---|
Datuak | |
Mota | elkartea eta euskara elkartea |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Historia | |
Sorrera | 1992ko azaroaren 5a |
webgune ofiziala |
Hauek ditu helburu nagusiak: euskal hizkuntza suspertu, osatu eta hedatzea, bere erabileraren erabateko normalizaziora heldu asmoz; euskal kultura indartu eta arnasberritu eta bere jardunaz zein gainerako kulturekiko harremanaz aberastea; Manuel Larramendi euskaltzale eta euskalariak herri baten hizkuntza, izaera eta berezkotasunen alde ahaleginduz utzi zuen kemen, arrazoibide eta senezko lan eta mezuari uztartu eta haren gizabide eta arrazoizko jardun eredugarria jakitera eman eta zabaltzea, hark hasitako ildoari gaurgerorako zantzua emanaz.
Aurrekoez gainera, baditu bitarteko helburu eta ekimen zenbait ere, hiru eremutan antolatu ohi dituenak: herriz herrikoak (Andoain, Amasa-Villabona, Urnieta...); Beterri eskualde eremukoak, edota, Euskal Herri eremukoak. Jarraian, ekimen horietako batzuk:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.