Manuel Larramendi
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Larramendi Garagorri[oh 1] —Aita Manuel Larramendi deituraz ezaguna— (Andoain, Gipuzkoa, 1690eko abenduaren 25a - Loiola, Azpeitia, Gipuzkoa, 1766ko urtarrilaren 29a) idazle jesuita izan zen. Gurasoak Txomin Garagorri eta Manuela Larramendi zituen: oso ongi ez dakizkigun arrazoiengatik, amaren deitura hobetsi zuen. Haren idazlanetan ikus daitekeenez, euskararen defendatzaile sutsua zen. Kultura handiko gizona, jarraitzaile anitz izan zituen. Idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen. Euskaraz egin zituenak ez dira maila apalagokoak.
Manuel Larramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Garagorri de Larramendi |
Jaiotza | Andoain, 1690eko abenduaren 25a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Loiola, 1766ko urtarrilaren 29a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, historialaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen. Euskal testuen ekoizpenaren erdigunea XVIII. mendetik aurrera Lapurditik Gipuzkoara nola igaro ziren azaltzeko arrazoi ekonomikoak-eta aipatu badira ere, hein batean Larramendiren eraginari esker gertatu zela defendatu dute zenbait ikertzailek.