From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Azaña Diaz (Alcala de Henares, 1880ko urtarrilaren 10a - Montauban, Frantzia, 1940ko azaroaren 3a), espainiar politikari eta idazlea izan zen. Ministroen Kontseiluko Presidentea (1931-1933, 1936) eta Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (1936-1939) izan zen.
Casas Viejaseko gertakarien ondorioz, dimititu behar izan zuen.
XX. mendeko Espainiako politikari eta hizlari garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean kazetari eta idazle ezaguna. 1926an Vida de Juan de Valera liburuagatik Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. La Velada en Benicarló liburuan, 1930eko hamarkadaren inguruko gogoeta-lana egin zuen.
Acción Republicana taldearen sortzailea (1924), eta Espainiako Bigarren Errepublika ekarri zuen batzorde iraultzailearen kide izan zen. 1931n, Errepublikaren behin-behineko gobernuan, Gerra ministroa izan zen eta armadaren eraberritzea abiarazi zuen. Hizlari ona, gobernuaren proiektuari buruzko eztabaidan nabarmendu zen, batez ere kleroaren aurkako klausulak aldezterakoan. 1931-1933 bitartean gobernuburua izan zen. 1933ko hauteskundeek ordura arteko politikaren gaitzespena ekarri zuten. Eskuineko gobernuaren bi urteetan esetsi egin zuten. Bere alderdia berriro antolatu zuen, eta Izquierda Republicana alderdia sortu. Fronte Popular delakoaren ardatz zen alderdi honek 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, eta maiatzean Errepublikako Presidente izendatu zuten. Gerra Zibila amaitutakoan Frantziara erbesteratu zen, errefuxiatu politiko gisa.
Literaturagile fina izan zen, La pluma (1920) literatura aldizkariaren sortzailea eta 1923-1924 urteetan España aldizkariaren zuzendaria. Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen: El jardín de los frailes (1926). Literatura kritikari gisa lan batzuk utzi zituen: La invención del Quijote (1934) eta Vida de Juan de Valera, Juan Valera idazleari buruzko azterketa kritikoa. Politika elkarrizketei buruzko obra bat idatzi zuen Gerra erdian: La velada de Benicarló. George Borrowen La Biblia en España itzuli zuen gaztelaniara.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Azaña |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.