Manta-arraia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Manta-arraia (Mobula mobular) animalien erreinuko izaki biziduna da. Myliobatidae familiako itsas arraina da, 5 m inguru luzea, 4 bat m zabala eta 1.000 kg har ditzakeena. Gorputza oso zabala eta zapala izaten du. Adar moduko bi luzakin ditu buruan, eta ahoa buruaren azpian du. Bizkarraldea beltza, arrea edo berdexka izan dezake, eta sabelaldea zuria du. Soinberak eta oskoldun txikiak jaten ditu batez ere.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Manta-arraia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzorian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Myliobatiformes |
Familia | Myliobatidae |
Generoa | Mobula |
Espeziea | Mobula mobular (Bonnaterre, 1788)[1]
|
Itxi
- Artikulu hau arrainari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manta».